Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "AmaLurra

Alboka oso kezkatuta dago bere lagun haritzarengatik. Lagun handiak dira txikitatik. Hazten ikusi duen laguna. Haritza gaixo dago aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta kutsadura gehiago dago eta haritza heriotzaz zaurituta dago.
24/09/2022 -

BBK Klima Klimasfera

Klimasfera, domo geodesiko bat da eta honek errealitate hedatua, lurzoru taptiko dardarkaria eta efektu atmosferikoak dituen murgiltze-ingurunea eskaintzen du. Zurezko egitura eta akabera ditu, eta baliabide naturalak, birziklagarriak edo birziklatuak dituzten Bizkaiko enpresek diseinatu eta garatu dute.
24/09/2022 -

Visita guiada Cinturón de Hierro

Sopela eta Berangoko burdinazko gerrikoaren hondarretara bisita gidatua. Ibilbidea mendiko bidexka eta bideetatik igarotzen denez, oinetako egokiak eramatea gomendatzen da.   Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 10:30 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Urko kiroldegiko aparkalekua (Sopela) Izena ematea: https://sopelakostafest.com/es/inscripcion-actividades/  
24/09/2022 -

Antezerkia: Kattalinen bidaia

Lau musikarik eta bi aktoresek itsasoaren mundura eramango gaituen istorio handi honi bizia emango diote. Gaur egun lotan dauden baloreak berpiztea du helburu: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, elkarlana… Musika ta animazioren bidez, gure laguna den Kattalin dordokari, itsasoa garbitzen lagunduko diogu, berarentzat eta bere lagun guztientzat berriro bizigarri izan dadin.
24/09/2022 -

Eguzki-barbakoa

Energia berriztagarrien erabilgarritasuna frogatze aldera eguzki-sukaldea erabiliko da barbakoa bat egiteko. Hala, herritarrek elikagaiak prestatzeko eguzki-argia erabiliko da, eta energia berriztagarrien erabilgarritasuna eta ahalmena agerian geldituko dira.
24/09/2022 -

Birziklatze-tailerrak

Material naturalak eta birziklatzekoak erabiltzearen garrantziaz kontzientziatzea gizartea, eta herritarren sektore desberdinetan auzotarren arteko harremana sustatzea.