Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

29/09/2021 -

Energia etxean aurreztea eta elektrizitatearen tarifa berria

Ekitaldiaren helburua da energia etxean aurrezteko sistemari buruzko informazioa ematea herritarrei, argiaren tarifa berriaz eta fakturaren irakurketaz informatzeaz batera Egitaraua: 1. Atala. Energia etxean aurreztea 2. Atala. Argiaren faktura berria eta beraren tarifa 3. Atala.
29/09/2021 -

Bizikleta eguna Luiaondon

Helburua

Bizikleta eguna Luiaondon egitearen bidez, bizikletaren erabilera sustatzen duten ekintzak antolatu nahi dira Aiarako udalerri honetan.

Egitaraua

2021eko irailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan: - EEEk utzitako bizikleta elektrikoen mailegua. Maileguak irailaren 27tik urriaren 3ra arte iraungo du. - Txikienentzako gymkhana.
29/09/2021 -

Ipuin kontalaria: Zuriñeren abentura

Helburua

Ekitaldiaren helburua hau da klima-aldaketaren kontzeptua eta problematika haurrei beste modu batean ezagutaraztea. Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Ordua: 17:30 Iraupena: 60 min Nori zuzendua: Haurrak (LH 6.maila) Bertaratuko diren kopurua 25 Kokapena Juan San Martin Liburutegia (Portalea), Eibar (Gipuzkoa) Izena eman
29/09/2021 -

Bizikletak konpontzeko tailerra

Ekitaldiaren helburua: Mugikortasun jasangarria bultzatu eta bizikletan dabiltzanek autonomia hartzea euren konponketak egin ahal izateko. Erakunde antolatzailea: Anoetako Udala eta Anoetako Kirol Taldea Data eta ordua: Data: Irailak 29 Ordua: 17.30-18.45 Iraupena: 90 minutu Kokapena: Anoetako plaza Nori zuzendua: Gaztelekuaren erabiltzaileei Bertaratuko diren kopurua: 15 Izena eman: ingurumena@anoeta.
29/09/2021 -

“Klima-Aldaketari Aurre” Erakusketa

Helburua

Klima-aldaketaren nondik norakoak herritarrei era errazean helaraziko dizkion erakusketa, 18 muraletan zehar eragileak, eraginak eta irtenbideak jasoaz. Erakunde antolatzailea: Errenteriako Udala Data eta ordutegia: Data: 2021/09/29-30 eta 2021/10/01 Ordua: 10:00 - 13:30. Kokapena Udaletxeko arkupeetan Nori zuzendua: Irekia Hizkuntza: Ele bieta Sarrera (prezioa): Doain.
29/09/2021 -

Antzerkia: "Bertan kasu egin edo banoa

Ekitaldiaren helburua: Barreari eragiteko moduan montatua den ikuskizun honek agerian jarri nahi ditu kliuma aldaketarekin lotutako garrantzi handiko alderdi batzuk. Klina doktoreak eta Klin doktoreak larri-larri datorkien eri berezi bati kasu egin behar diote. Sukar handia du, dardara kontrolaezinak eta gasez pozoinduata egoteko sintoma ageriekin. Aztertzen ari direla, pixkanaka aurkitzen dute zerk eragin dion eriari bere egoera hori. Zerk, eta Lurrak berak.