Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

29/09/2021 -

Bisita gidatuak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoa (gazteleraz)

Helburua

Ekitaldiaren helburua hiriko berdegune honen biodibertsitatea ezagutaraztea da, baita landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia ere, klima-aldaketa geldiarazten lagunduz.

Egitaraua

2021/09/29: 11:30-13:00 (gazteleraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Izena emateko helbide edo webgunea:
29/09/2021 -

“Klima-Aldaketari Aurre” Erakusketa

Helburua

Klima-aldaketaren nondik norakoak herritarrei era errazean helaraziko dizkion erakusketa, 18 muraletan zehar eragileak, eraginak eta irtenbideak jasoaz. Erakunde antolatzailea: Errenteriako Udala Data eta ordutegia: Data: 2021/09/29-30 eta 2021/10/01 Ordua: 10:00 - 13:30. Kokapena Udaletxeko arkupeetan Nori zuzendua: Irekia Hizkuntza: Ele bieta Sarrera (prezioa): Doain.
29/09/2021 -

Klima larrialdia eta basoen ekarpena" hitzaldia

Ekitaldiaren helburua hau da: Klima-aldaketan basoaren garrantziaz jabetzea

Egitaraua

2021eko irailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan: "Klima larrialdia eta basoen ekarpena" hitzaldia Garazi Auzmendik eskainia. “Ordiziako Oiangu parkean zuhaitzen azterketa” saio informatiboa Gabriel Iguiñizek eskainia. Erakunde antolatzailea: Ayuntamiento de Ordizia Kokapena Udaletxeko Batzar aretoa, Ordizia (Gipuzkoa) Nori zuzendua: Herritar guztiei. Ez da beharrezkoa izena ematea.
29/09/2021 -

Bizikleta konpontzeko tailerra

Helburua

UMEEI, GAZTEEI ZEIN HELDUEI BIZIKLETAK KONPONTZEKO NOZIO BATZUK ERAKUSTEA: KANBIOAK ALDATZEN, KATEA SARTZEN… Erakunde antolatzailea: Ibarrako Udala Iraupena: 17:00 – 20:00 Kokapena: SAN BARTOLOME 2 PLAZA Izena eman: hiriadministrari@ibarra.eus
29/09/2021 -

Energia etxean aurreztea eta elektrizitatearen tarifa berria

Ekitaldiaren helburua da energia etxean aurrezteko sistemari buruzko informazioa ematea herritarrei, argiaren tarifa berriaz eta fakturaren irakurketaz informatzeaz batera Egitaraua: 1. Atala. Energia etxean aurreztea 2. Atala. Argiaren faktura berria eta beraren tarifa 3. Atala.
29/09/2021 -

Ipuin-kontaketa musikariarekin eta klima-aldaketa

Ekitaldiaren helburua udalerrian haurren kulturarako eta aisialdirako dagoen eta funtzionamendu ona duen espazio bat aprobetxatzea da, belaunaldi berriei klima-aldaketaren arazoa hurbiltzeko eta arazo globala dela eta arazo hori konpontzeko denok inplikatu behar dugula ohartzeko. "INGURU MINGURU. NATURAREKIN BAT ". Musikaria + Kontalaria. Ipui kontaketa honetan Iranen, Afrikan eta gure kostaldean kokatutako istorioen bidez biotopoa nola sortzen eta zainden den ikusiko dugu. Ingurugiro, birziklapena eta aldaketa klimatikoari buruz arituko gara.