Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

23/09/2022 -

Erakusketa: "Zer ote da zaborra? Klima-aldaketaren aurkako ekonomia zirkularra.

Hondakina eta berrerabilpena ideiei buruzko erakusketa bat da. Horretan, zaborraren kontzeptuari heldu zaio, zenbait proposamen tekniko eta kontzeptualen bidez.
23/09/2022 -

Lorategi botanikoa bisitatzeko programa

Barakaldoko lorategi botanikoan bisita gidatuak egiteko programa. Hiriko berdegune horren biodibertsitatea eta landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia azalduko dira, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.
23/09/2022 -

Klima aldaketari buruzko erakusketa

Irungo Udalerriko erakusketa errealitatea azaltzeko: BEG emisioen bilakaera, klima aldakearen ondoriz udalerriak duen zaurgarritasuna, BEG emisioak murrizteko ekintzak eta klima aldaketara egokitzeko ekintzak. Erakunde antolatzailea: Irungo Udala Harremanetarako pertsona: Ainhoa Lopez Eiguren  / alopeze@irun.org  / 943.50.54.91 Data eta ordutegia: Data: 2022/09/23 Ordua: 10:00 Iraupena: Egun osoa Kokapena: Palmera Montero Gunea Nori zuzenduta dago? Hiritarrak orokorrean Izena emateko:
23/09/2022 -

Antzerkia: "AZKEN BALEA!

SINOPSIA: Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira . Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira .
23/09/2022 -

Scape Room: "Klima Aldaketa

Tailerraren helburua da parte-hartzaileei klima-aldaketari buruzko hainbat kontzeptu jakinaraztea.
23/09/2022 -

ERAKUSKETA: Aldaketa klimatikoa ez du graziarik

Zergatik jo umorera larrialdi klimatiko baten aurrean? Gizakiek inoiz bizi izan ez duten egoera bati aurre egin behar diogu, eta horrek erantzun sendoa eta luzamendurik gabekoa eskatzen du. Datuak eta ondorioak ezagutzen ditugu. Hala ere, erreakzioa oraindik ez da iritsi.