Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

23/09/2022 -

ANTZEZLANA: "URAK DAKARRENA, URAK DARAMA / CUANDO EL RÍO SUENA AGUA LLEVA

Ura giza eskubide modura. Ibaiak, pertsona migratu batek, Friday for Futureko gazte batek, ama langileak eta lan prekarioa duen gazte batek eguneroko bizitzaren eszena bat planteatuko digute. Jendearen esku geldituko da egoera hori errepikatzea edo jarduteko beste modu batzuen bidez aldatzea. Pertsona zapalduek benetako bizitzan erresistentzia- eta erresilientzia-aukerak izatea/probatzea bilatuko da. Badakigu klimaren krisiak arriskuan jartzen duela giza eskubideen sorta zabala: bizitzarako eskubidea, osasuna, ura, elikadura, etxebizitza, garapena eta autodeterminazioa.
23/09/2022 -

Klima Murala

Murala klima aldaketari buruzko kontzientziazio eragiteko Erakunde antolatzailea: Alkizako Udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  23 an Ordua: 17:00 tan Kokapena: Alkizako herri sarrera Nori zuzenduta dago? Publiko guztia Izena ematea: Ez da izenik eman behar
23/09/2022 -

BIZIKLOWN IKUSKIZUNA

Antzerkia, magia eta kantak aldaketa klimatikoaren aurkako bizikleta ibilaldiari amaiera emateko. Erakunde antolatzailea: Tolosaldea Garatzen Erakunde laguntzailea: Tolosako Udala eta Ibarrako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  23 an Ordua: 18:30 etan Kokapena: Zumardi Handi. Tolosa Izena ematea: Ez dago izena eman beharrik
23/09/2022 -

Erakusketa: "Zer ote da zaborra? Klima-aldaketaren aurkako ekonomia zirkularra.

Hondakina eta berrerabilpena ideiei buruzko erakusketa bat da. Horretan, zaborraren kontzeptuari heldu zaio, zenbait proposamen tekniko eta kontzeptualen bidez.
23/09/2022 -

Lorategi botanikoa bisitatzeko programa

Barakaldoko lorategi botanikoan bisita gidatuak egiteko programa. Hiriko berdegune horren biodibertsitatea eta landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia azalduko dira, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.
23/09/2022 -

Klima aldaketari buruzko erakusketa

Irungo Udalerriko erakusketa errealitatea azaltzeko: BEG emisioen bilakaera, klima aldakearen ondoriz udalerriak duen zaurgarritasuna, BEG emisioak murrizteko ekintzak eta klima aldaketara egokitzeko ekintzak. Erakunde antolatzailea: Irungo Udala Harremanetarako pertsona: Ainhoa Lopez Eiguren  / alopeze@irun.org  / 943.50.54.91 Data eta ordutegia: Data: 2022/09/23 Ordua: 10:00 Iraupena: Egun osoa Kokapena: Palmera Montero Gunea Nori zuzenduta dago? Hiritarrak orokorrean Izena emateko: