Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

23/09/2022 -

ANTZEZLANA: "URAK DAKARRENA, URAK DARAMA / CUANDO EL RÍO SUENA AGUA LLEVA

Ura giza eskubide modura. Ibaiak, pertsona migratu batek, Friday for Futureko gazte batek, ama langileak eta lan prekarioa duen gazte batek eguneroko bizitzaren eszena bat planteatuko digute. Jendearen esku geldituko da egoera hori errepikatzea edo jarduteko beste modu batzuen bidez aldatzea. Pertsona zapalduek benetako bizitzan erresistentzia- eta erresilientzia-aukerak izatea/probatzea bilatuko da. Badakigu klimaren krisiak arriskuan jartzen duela giza eskubideen sorta zabala: bizitzarako eskubidea, osasuna, ura, elikadura, etxebizitza, garapena eta autodeterminazioa.
23/09/2022 -

Klima Murala

Murala klima aldaketari buruzko kontzientziazio eragiteko Erakunde antolatzailea: Alkizako Udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  23 an Ordua: 17:00 tan Kokapena: Alkizako herri sarrera Nori zuzenduta dago? Publiko guztia Izena ematea: Ez da izenik eman behar
23/09/2022 -

Aldaketa klimatikoaren aurkako bizikleta martxa,

  Erakunde antolatzailea: Tolosaldea Garatzen Erakunde laguntzailea: Tolosako Udala eta Ibarrako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  23 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena: Irteera:
  • Ibarran: Herriko plazatik
  • Tolosan, bi ibilbide:
    • Larramendi auzoko San Joan Plazatik
    • Herrikide Ikastetxearen atzeko San Ignazio kaletik (bidean, Laskorain Ikastola batuko da Paper Kalean)
Festa: Zumardi Haundia, Tolosa  
23/09/2022 -

Klima-aldaketari buruzko tailer zientifikoak

Lehen hezkuntzako 6 ikastetxetan ematen dira tailerrak Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  23 an Ordua: Eskola-ordutegia Iraupena: Ordu bat Kokapena: Lehen Hezkuntzako ikastetxeak Nori zuzenduta dago? Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak    
23/09/2022 -

“Zure platerean hasten da mundua” dokumental emanaldia + solasaldia

Landarlan Ingurumen elkarteak eta ON Produkzioak-ek elkarlanean aurkeztu berri duten dokumentalaren emanaldia eta solasaldia. Ordu eta erdiko saio honetan herriko ekoizleek, kontsumo taldeek eta interesa duten herritarrek parte hartzeko aukera izango dute.
23/09/2022 -

Erakusketa: "Zer ote da zaborra? Klima-aldaketaren aurkako ekonomia zirkularra.

Hondakina eta berrerabilpena ideiei buruzko erakusketa bat da. Horretan, zaborraren kontzeptuari heldu zaio, zenbait proposamen tekniko eta kontzeptualen bidez.