Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

Energia berriztagarriak eskolako ikasleentzat

Jardunaldian zehar energia berriztagarriak zer diren, zer motatakoak izan daitekeen, zer abantaila eskaintzen dituzten eta eguneroko bizitzan nola erabil daitezkeen landuko da.  Erakunde antolatzailea:
28/09/2023 -

Hitzaldia: energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa

Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa. Erakunde antolatzailea: Hernaniko Udala Erakunde laguntzailea: Goiener eta Enherkom Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 19:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Hernaniko Biteri Kultur etxean Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: Ez da izenik eman behar
28/09/2023 -

EKOSTEGUNA: ZIRKULARRAK BIZ: Bizkaian egindako produktu zirkularrak

Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du.
28/09/2023 -

Asteklima murala

Herriko toki esanguratsu eta ikusgarrienetako batean mural bat jarriko da.
28/09/2023 -

Azken Eguzkilorea

Txotxongiloak eta maskarak erabiltzen dituen ikuskizun honen bidez, ikusleen irudimena probatuko da, euskal mitologia landuko da eta klima-aldaketaren ondorioak ezagutuko dira.   Erakunde antolatzailea:
28/09/2023 -

Komunitate energetikoen garapena Aulestiko plan integratuan

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira. Erakunde antolatzailea: Aulestiko Udala