Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

Komunitate energetikoen garapena Aulestiko plan integratuan

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira. Erakunde antolatzailea: Aulestiko Udala
28/09/2023 -

EKOSTEGUNA: ZIRKULARRAK BIZ: Bizkaian egindako produktu zirkularrak

Euskadi aitzindaria izan da ingurumen-irizpideak aplikatzeari dagokionez, produktuen hasierako diseinu- eta garapen-etapetatik, eta erreferente gisa finkatu da Europako hegoaldean, bereziki, industriaren esparruan. Ibilbide horrek hamar sektoretatik etorritako produktu zirkularrak izatea ahalbidetu du.
28/09/2023 -

Asteklima murala

Herriko toki esanguratsu eta ikusgarrienetako batean mural bat jarriko da.
28/09/2023 -

Ni ere bai

Klima-aldaketa geldiarazten laguntzen duten keinu txikiak.  Erakunde antolatzailea: Lanestosa
28/09/2023 -

Xaguxaharrentzako etxeak!

Klima-aldaketak azkartu egin du, de facto, hiriko eta hiri-inguruko ekosistemen degradazioa, eta eragina izan du biodibertsitatean eta giza bizi-kalitatean. Saguzarren kasuan, habitatak, landa-eremuetan ere, gizakiak bizi diren inguruneetatik ingurune freskoagoetara, isilagoetara eta gutxiago kutsatutakoetara lekualdatu dira.Eskolumeei zuzendutako tailer honen bidez, xaguxaharrentzako egur-etxeak eraikitzeko modua ezagutu eta praktikan jartzeko aukera izango duzue.
28/09/2023 -

Herria apaindu

Itsasondoko hezitzaileak jasangarritasuanrekin zerikusia dituzten mezuak jarritko dituzte zaborrontzi eta herriko leku esanguratsuetan. Erakunde antolatzailea: Itsasondoko Udala Erakunde laguntzailea: Kili- kolo aisialdi taldea Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 17:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Itsasondoko herri plazan Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz Izena ematea: Ez da izenik eman behar