Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA ARINTZEA: GURE ETXEBIZITZETAN ERAGINKORTASUN ALTUKO BIRGAITZEA LORTZEKO

“Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko” izeneko tailerraren helburua bizitegirako diren eraikinen birgaitzea aurrera eramateko orduan herritarrei energia-eraginkortasunarekin zerikusia duten irizpideak eta ezagutzak eskura jartzea da, beti ere, modu erraz eta ulerkorrean. Erakunde antolatzailea: Olaberriko Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua:
28/09/2023 -

Argalarioko segurtasun-biltegira bisita (Bilbotik)

Zatoz lurzoru poluituak gordetzeko eraikitako Argalarioko segurtasun-biltegira. Aprobetxatu 20 urte baino gehiago dituen ingurumen-azpiegitura handi hori ezagutzeko aukera.
28/09/2023 -

Berrerabilitako materialarekin egindako instrumentuen tailer didaktikoa eta ondorengo erakusketa

Eguneroko materialekin edo material birziklatuekin familia bakoitzeko musika-tresnak eraikitzea Tresnak adierazpen pertsonalerako, autonomorako eta komunikazio sozial eta emozionalerako bitarteko gisa erabiltzea. Instrumentuak sortzeko erabiliko diren tresnak erabiltzen trebatzea. Munduko hainbat tokitako musika-tresnen eta errepertorioaren bidez, musika- eta kultura-aniztasuna balioestea. Erakunde antolatzailea: Alegría-Dulantziko Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 17:30 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Herriko plaza eta kult
28/09/2023 -

Komunitate energetikoen hitzaldia

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira.  Erakunde antolatzailea:
28/09/2023 -

Ganadua edo basamortua

Klima-aldaketa iraultzeko borrokak animaliak jomugan jartzen ditu. Abeltzaintza, gaur egun, aldaketa klimatikoaren, baliabide naturalen degradazioaren eta osasun publikoko arazo larrien funtsezko arrazoietako bat da. Baina ganadua ondo erabiltzea irtenbide bat izan daiteke ekosistemak eta landa-ekonomiak lehengoratzeko. Etxekotutako animalien kudeaketa egokia desertifikazio-prozesuak, klima-aldaketa eta ingurumen-degradazioa iraultzeko tresna egokia nola izan daitekeen hausnartzera gonbidatzen gaitu dokumental honek.
28/09/2023 -

Beherapena eta kolapsoa

Planetaren ingurumenaren eta baliabideen mugak direla eta, Ipar aberatsean kontsumo-produkzioaren mailak murriztu behar direla ondorioztatu behar da. Baina beherakadaren ikuspegitik, beste zeregin batzuk nagusitzen dira: galtzen joan garen gizarte-bizitza berreskuratzea, sormenezko aisialdi-moduak garatzea, lana banatzea, gaur egun ezartzen ditugun azpiegitura askoren tamaina murriztea, tokikoaren indarra berrezartzea eta, azken finean, borondatezko soiltasunaren eta sinpletasunaren alde egitea. ", dio Carlos Taiboren Beheraldia liburuaren laburpenak.