Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

03/10/2021 -

Bridgestone IV. Herri Bizikletaldi Solidarioa

URRIAREN 3an Bridgestone Bizikletaldia Bilbora itzuliko da AECCren (Asociación Española Contra el Cáncer/Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea) Bizkaiko egoitzaren alde. Bridgestone IV. Herri Bizikletaldi Solidarioaren helburua garraiobide jasangarrien erabilera sustatzea da, bizikleta eta patinen kasuan bezala. Parte hartuz, mugikortasun jasangarria sustatuko duzu, ingurumena hobetuko duzu eta AECC GKEaren aldeko helburu sozialarekin lankidetzan arituko zara.
03/10/2021 -

KAMISHIBAIA: Maiterki eta klima aldaketa (sormen tailerra)

Tailer honetan irakurketa, idazketa eta plastika teknikak erabiliz Klima aldaketaz hausnartuko da. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Azpeitia Iraupena: 11:00-12:30 Kokapena: Ekoetxea-Azpeitia(Gipuzkoa) Ekitaldiaren Helburua: Kamishibaia zer den ezagutu, klima aldaketaz hausnartu eta irakurketa eta marrazketa landu. Nori zuzendua: Familiei Izena emateko helbide elektronikoa: museo@ingurugiroetxea.org
04/10/2021 -

Erakusketa: “klima aldaketari aurre”

Ekitaldiaren helburua hau da: Herritarrei klima aldaketaren arazoa erakustea: Eragileak, eraginak eta irtenbideak Erakunde antolatzailea: Arrietako Udala Harremanetarako pertsona: Aitor Agirre Urkidi Iraupena: 16:00-19:00 Kokapena Uriena eraikina (Arrieta) Izena eman: udala.arrieta@bizkaia.org Tlfno.: 946153065
04/10/2021 -

Klima aldaketaren inguruko erakusketa

Ekitaldiaren helburua: Herritarrei klima-aldaketaren eragileak eta ondorioak zeintzuk diren azaltzea, baita ere fenomenoari aurre egiteko egunerokotasunean hartu ditzaketen ohitura-aldaketak eta horien onurak ezagutaraztea. Erakunde antolatzailea: Irurako Udala Data eta ordua: Data: Urriak 4, 5 eta 6 Iraupena: 17:00-19:00 Kokapena: Eskola Zaharreko areto nagusia Nori zuzendua: Herritar guztiak eta ikastolako ikasleak (Eskola Agenda 2030aren baitan).
04/10/2021 -

Mahaingurua-Hitzaldia

Helburua

Klima aldaketaren gaia adituen eskutik ulertu eta lasai eztabaidatu ahal izateko mahainguru hitzaldia. Erakunde antolatzailea: Arrietako Udala Iraupena: 19:30tik 21:00tara Kokapena Kultur etxea (Arrieta) Nori zuzendua: Helduei Izena eman: udala.arrieta@bizkaia.org Tlfno.: 946153065
04/10/2021 -

Erakusketa: “klima aldaketari aurre”

Ekitaldiaren helburua hau da: Herritarrei klima aldaketaren arazoa erakustea: Eragileak, eraginak eta irtenbideak Erakunde antolatzailea: Arrietako Udala Harremanetarako pertsona: Aitor Agirre Urkidi Iraupena: 16:00-19:00 Kokapena Uriena eraikina (Arrieta) Izena eman: udala.arrieta@bizkaia.org Tlfno.: 946153065