Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

61

UDALERRI

Ekitaldiak

23/09/2021 -

Hitzaldia (Xabier San Sebastián): Bizikleta, mugikortasuna modu jasangarri eta segurua

Murgia BHIko ikasleei zuzendutako hitzaldi bat, ikastetxerako joan-etorrietan bizikleta erabiltzeak dakartzan onurez kontzientziatzeko. Hitzaldi hau Zuiako Udalak bizikletaren erabilera sustatzeko egingo duen kanpainaren barruan sartzen da.
23/09/2021 -

2030 BASO MAGIKOA proiektuaren inaugurazioa

Zumaiena Ikastetxeak garatutako "2030 Baso Magikoa" proiektuaren inaugurazio ekitaldia. Proiektu hori erreferentziazko gunea izango da 2030 Agenda Euskadin garatzeko, eta elkarrekin ikasteko eta lan egiteko leku bihurtuko da gizarte-erakunde eta -eragile guztientzat.

24/09/2021 -

Bisita gidatuak Barakaldoko Ramón Rubial Lorategi Botanikoa (euskaraz)

Helburua

Ekitaldiaren helburua hiriko berdegune honen biodibertsitatea ezagutaraztea da, baita landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia ere, klima-aldaketa geldiarazten lagunduz.

Egitaraua

2021/09/24: 11:30-13:00 (euskaraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Izena emateko helbide edo webgunea:
24/09/2021 -

Hitzaldia: Basoak, aldaketa klimatikoaren aurkako lanabesak.

Egitaraua

Bi hizlari: - 18:30-19:30: Garazi Auzmendi: Nola egiten dute basoek aldaketa klimatikoaren aurka? - 19:30-20:30: Joseba Garmendia: Altzoko basoen egoera eta beraien multifuntzionalitatea handitzeko moduak Erakunde antolatzailea: Altzoko Udala Nori zuzendua: Altzoko herritar guztiak eta kanpokoak ere bai Bertaratuko diren kopurua: 65 gehienez Kokapena Batzarremuño eraikina.