Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

28/09/2021 -

Hitzaldi-Bisita Tematikoa "Landare Garrantzia Aldaketa Klimatikoaren Aurka" (gazteleraz)

Ekitaldiaren helburua kutsaduraren eta klima-aldaketaren artean dagoen harremanaren inguruan sentsibilizatzea da, bai eta landareek arazoari aurre egiteko duten garrantzia azpimarratzea eta CO2gehien kontsumitzen duten landareetako batzuk ezagutaraztea eta horretarako beharrezkoa den denboraz jabearaztea.

Egitaraua

28/09/2021: 11:30-13:00 (gazteleraz) Erakunde antolatzailea: Barakaldoko Udala Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia) Kokapena Natur Gela, Ramón Rubial Lorategi Botanikoa, Barakaldo (Bizkaia)
28/09/2021 -

Krisi klimatikoarean aurrean borrokak eta alternatibak. Hitzaldia eta dokumentala.

Klima aldaketaren ikuspegi zabal batetik, ingurugiro kontuaz gain pertsonen zaintzak, justizia soziala eta pertsona guztientzako eskubide bermaketa barneratzeko ikuspegi kritiko batetik hitzegingo da. Erakunde antolatzailea: Mugarik Gabe Data eta Ordua: Data: irailak 28, 18:00tan Iraupena: 2 h Kokapena Tolosako Kultur Etxean Nori zuzendua: Herritarrei Izena emateko helbide edo webgunea: Ez da beharrezkoa
29/09/2021 -

Klima-aldaketari buruzok Gobernantza ereduak elkarrekin sortzeko tailerra, itsasalde mailan (LIFE IP Urban Klima 2050)

Helburua
LIFE Urban Klima 2050 Proiektuaren testuinguruan, klima-ekintza itsasalde mailan hobetzen laguntzen duten gobernantza-ereduak identifikatzea.
29/09/2021 -

Bizikletak konpontzeko tailerra

Ekitaldiaren helburua: Mugikortasun jasangarria bultzatu eta bizikletan dabiltzanek autonomia hartzea euren konponketak egin ahal izateko. Erakunde antolatzailea: Anoetako Udala eta Anoetako Kirol Taldea Data eta ordua: Data: Irailak 29 Ordua: 19.00-20.15 Iraupena: 90 minutu Kokapena: Anoetako plaza Nori zuzendua: Helduei Bertaratuko diren kopurua: 15 Izena eman: ingurumena@anoeta.eus
29/09/2021 -

Bizikleta eguna Luiaondon

Helburua

Bizikleta eguna Luiaondon egitearen bidez, bizikletaren erabilera sustatzen duten ekintzak antolatu nahi dira Aiarako udalerri honetan.

Egitaraua

2021eko irailaren 29an, arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan: - EEEk utzitako bizikleta elektrikoen mailegua. Maileguak irailaren 27tik urriaren 3ra arte iraungo du. - Txikienentzako gymkhana.
29/09/2021 -

Bizikletak konpontzeko tailerra

Ekitaldiaren helburua: Mugikortasun jasangarria bultzatu eta bizikletan dabiltzanek autonomia hartzea euren konponketak egin ahal izateko. Erakunde antolatzailea: Anoetako Udala eta Anoetako Kirol Taldea Data eta ordua: Data: Irailak 29 Ordua: 17.30-18.45 Iraupena: 90 minutu Kokapena: Anoetako plaza Nori zuzendua: Gaztelekuaren erabiltzaileei Bertaratuko diren kopurua: 15 Izena eman: ingurumena@anoeta.