Skip to main content

2021eko edizioa

ASTEKLIMA 2021

2021eko edizioa

2021eko irailaren 24tik urriaren 3ra bitartean, klima-ekintzak Euskadiko bazter guztietara iritsi ziren, ASTEKLIMA Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioarekin.

61 udalen, mankomunitate baten, administrazio-batzorde baten, zenbait elkarteren eta sektore pribatuaren klima-ekintzarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu dira –lehenengo edizioan 64 antolatu ziren–. Besteak beste, nabarmentzekoa da ‘Urban Klima 2050: Euskadin egokitzapena finantzatzeko agente anitzeko lankidetza’ PreCOP26ren ekitaldi ofiziala, 300 parte-hartzaile baino gehiago izan zituena eta Euskadiko klima-aldaketaren proiekturik handienaren aurrerapenak erakutsi zituena.

Informazio gehiago

200

EKITALDI

 

61

UDALERRI

Ekitaldiak

25/09/2021 -

Ingurumen-antzerkia

Helburua

Antzezlanak aldaketa klimatikoa zer den eta haren ondorioek nola eragiten diguten azaltzea du helburu. Antzerkia Sanfuentesko eskola zaharretan egingo da, arratsaldeko ordutegian, irailaren 25ean edo 26an, lekuaren erabilgarritasunaren eta programatutako beste ekitaldi batzuen arabera. Erakunde antolatzailea: Abanto Zierbenako Udala Data eta ordutegia: Irailaren 25a edo 26a Kokapena Abanto Zierbena Nori zuzendua: Haurrak edo familiak Webgunea:
25/09/2021 -

Birziklatearen Tonbola

Katiuska eta Katiluk sortzen ditugun hondakinen kantitateari eta horien ondorioei buruzko hausnarketa egingo dute kale-animazio honetan, planeta-mailan, Bakion eta, zehazki, Bakioko familia bakoitzean.
26/09/2021 -

Eskulanak

Ontziekin egindako eskulanen adibideak jarriko dira ikusgai (brickak, botilak, latak, tapoiak). Parte-hartzaileek gustukoen dutena egin dezakete, edo beren irudimena askatu, eta diseinu libreak egin ditzakete, dauzkaten materialekin. Erakunde antolatzailea: Erriberabeitiako Udala Data eta ordutegia: Data: Irailak 26, 16:30-19:30 Iraupena: Egun erdia Kokapena: San Martin enparantza (Ribabellosa) Ez da beharrezkoa izena ematea.
26/09/2021 -

Pintura Parte-Hartzeko Tailerra Haranan “Zaldiharana: Artea eta Klima Aldaketa”

Helburua

Ekitaldiaren helburua da Haraneko herritarrak sentsibilizatzea artearen bidez klima-aldaketa arintzearen eta horretara egokitzearen garrantziaz. Erakunde antolatzailea: Haraneko Udala Iraupena: 10.00etan (egun erdia) Kokapena Zaldiharanan, Aldan, Haranan. Nori zuzendua: Haraneko herritarrentzat. Bertaratuko diren kopurua 60 pertsona Izena emateko helbide edo webgunea: ingurumena@arabakome
26/09/2021 -

Mutrikuko olatu planta

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.
26/09/2021 -

Klimare Aldeko Noridic Walking Martxa Maroñon

Nordic Walking ibilbidea Aiarako landa- eta natura-inguruneaz gozatzeko, osasunarentzat onuragarria den kirol berri bat eskualdean praktikatuz.

Egitaraua

Klimaren aldeko Nordic/Walking martxa/txango bat da, ASTEKLIMAren baitan gauzatzekoa. Nordic walking makilekin ibili nahi duten guztiei dago zuzenduta, bai kirol horretan hasitakoei eta bai hasi gabekoei. - Ibilbidea: 10 km. Ibilbidearen bideoa atxikitzen da, erliebez. - Desnibela: 333 m-ko desnibel positiboa. - Zailtasun maila: ertaina.