Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

02/10/2022 -

Maroñoko urtegira interpretazio-irteera

Enrique Arberas tokian izen handiko biologoa da, eta berarekin txango bat egingo da Maroñoko urtegira, hain zuzen, eremuko biodibertsitatearen puntu berora. Irteeran paisaia eta ekosistemak interpretatuko dira, ikusten diren espezieak identifikatu eta karakterizatzeaz gain, klima-aldaketaren eta giza jardueraren aurrean zaurgarritasuna ahaztu gabe. Gainera, urtegiak eta haren inguruneek eskaintzen dituzten ekosistema-zerbitzuei balioa ematea espero da.
02/10/2022 -

Hidrogeno berdea tailerra

Energia berriztagarriak eta energia eraginkortasuna landuko dira.
02/10/2022 -

Tailer Zientifikoak

Gehiegizko ur-kontsumoaren eta Ingurumenaren degradazioaren garrantzia ikusita, klima aldaketari buruzko jarduera praktiko eta hezitzailea. Erakunde antolatzailea: Azpeitiko Udala Erakunde laguntzailea: Ekoetxea Azpeitia Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  2 an Ordua: 10:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Ekoetxean Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Ekoetxean bertan    info.azpeitia@ekoetxea.eus
02/10/2022 -

Antzerkia: "AMALUR, ETXE HEGALARIA

Antzerki honetan, txotxongiloekin eta bestelako baliabide eszenikoekin, planeta ez zaintzearen ondorioak ezagutuko ditugu.
02/10/2022 -

ZUMARAGAKO Ibilbide Botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, herrian zehar identifikazio plaka duten 40 zuhaitzen ibilbidea egingo da.
02/10/2022 -

Goazen planeta maitatzera II

Zuhaitz bat sortzea eta honi Plaiaundin bizi diren hegaztiak txertatzea. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Txingudi Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  2 an Ordua: 11:00 - 13:00 Iraupena: Egun erdia Kokapena: Plaiaundiko Parke Ekologikoko sarreran Nori zuzenduta dago? 5-12 urte bitarteko umeak dituzten familiei zuzenduta Izena ematea: info.txingudi@ekoetxea.eus    Zikindu daitekeen arropa ekartzea gomendatzen da.