Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

25/09/2022 -

Konpostatze-lantegia

Etxeko konpostatzea eta konpostatze komunitarioa egiteko lantegia, herritarrei konposta –ongarri organiko gisa– egiteko prozesua helarazteko.
25/09/2022 -

Ipuin kontaketa: "Maddi eta ipurtargiak

Asteburuak, udak eta oporrak, Maddik bere amonaren etxean pasatzen ditu. Bere amonak behiak, oiloak, antzarak, txakurrak, katuak ditu, eta etxeko lorategian tximeletak, marikitak, zizareak, ipurtargiak... ditu. Maddi liluratuta dago ipurtargiekin. Animalia harrigarriak iruditzen zaizkio.
25/09/2022 -

A ze beroa duen pinguinoak!

Aldaketa klimatikoa dela eta gertatzen ari diren arazoak eta nola konpondu ahal ditugun. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Meatzaldea Harremanetarako pertsona: Sonia Carballo Jócano Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 25a Ordua: 12:00 etan Iraupena: ordu bat Kokapena: Ekoetxea Meatzaldea, Abanto-Zierbena Nori zuzenduta dago? 5 urtetik aurrera Edukiera: 150 pertsonak gutxi gora behera Izen ematea:
25/09/2022 -

Robotika-tailerra: auto elektrikoa

Deskribapena: Ikasi auto elektrikoaren prototipo bat eraikitzen, eta gidatu ezazu zuk zeuk. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Irailak 25 Ordua: 11:00-14:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
25/09/2022 -

REZIKLANTES: Kontzertua objektu berrerabiliekin

Kaleko musika- eta antzerki-konpainia; Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre musikariek Gasteizen sortu zuten 2006. urtean soinua birziklatzeari buruzko arte-proiektua garatzeko. Lana hondakin-materialak berrerabiltzetik antolatuta dago; hala, baliabide gisa hondakinei balioa ematen zaie ingurumen-kontzientziazioko proiektuari begira. Zaborrarekin harremanetan ikuspegi berria; batetik, sormena erabilita, materialei bizi berria ematen zaie eta, bestetik, hondakinen sorrera murrizten da.
25/09/2022 -

Energia berriztagarriak gertutik ezagutuz I - Eguzki sukaldea

Energia berriztagarriak ez dira ja berriak, baina beraien erabilera ez da oraindik erabat abiatu, hein handi batean herritarren zalantza eta mesfidantzagatik.