Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

28/09/2023 -

Hernani burujabe proiektua - ELIMINADA

Hernani Burujabe, egungo eredu sozioekonomiko kapitalistari erreferentzia egiten dion herriaren proiektuari buruzko jardunaldi informatiboak.
28/09/2023 -

Berrerabilitako materialarekin egindako instrumentuen tailer didaktikoa eta ondorengo erakusketa

Eguneroko materialekin edo material birziklatuekin familia bakoitzeko musika-tresnak eraikitzea Tresnak adierazpen pertsonalerako, autonomorako eta komunikazio sozial eta emozionalerako bitarteko gisa erabiltzea. Instrumentuak sortzeko erabiliko diren tresnak erabiltzen trebatzea. Munduko hainbat tokitako musika-tresnen eta errepertorioaren bidez, musika- eta kultura-aniztasuna balioestea. Erakunde antolatzailea: Alegría-Dulantziko Udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 17:30 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Herriko plaza eta kult
28/09/2023 -

Ganadua edo basamortua

Klima-aldaketa iraultzeko borrokak animaliak jomugan jartzen ditu. Abeltzaintza, gaur egun, aldaketa klimatikoaren, baliabide naturalen degradazioaren eta osasun publikoko arazo larrien funtsezko arrazoietako bat da. Baina ganadua ondo erabiltzea irtenbide bat izan daiteke ekosistemak eta landa-ekonomiak lehengoratzeko. Etxekotutako animalien kudeaketa egokia desertifikazio-prozesuak, klima-aldaketa eta ingurumen-degradazioa iraultzeko tresna egokia nola izan daitekeen hausnartzera gonbidatzen gaitu dokumental honek.
28/09/2023 -

Inguru minguru, naturarekin bat

Zelan zaindu natura? Zein eragin dauka gugan?
28/09/2023 -

Fermentazioa, bizioa!

Tailer honen helburua hartzigarriak egitea da, elikagaien xahutzea prebenitzeko antzinako teknika gisa eta horrekin klima aldaketaren aurka borrokatu. Elikagaien xahutzea prebenitzea sustatu eta ezartzeko teknika posible bat da fermentuak egitea.
28/09/2023 -

HITZALDIA: "Komunitate energetikoen hitzaldia

Hitzaldi honen bitartez komunitate energetiko bat zertan datzan, zer abantaila eskaintzen dituen biztanleriarentzat, zer motatakoa izan daitekeen eta zer pausu eman behar diren deskribatuko dira. Leargi Komunitate energetikoak bere ibilbidea azalduko du. Erakunde antolatzailea: Aulestiko Udala Erakunde laguntzailea: Leargi Koop.