Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

25/09/2023 -

Título del evento Avvena Pro SaaS

Enpresak karbono-aztarna kalkulatzeaz kontzientziatzea. Avvenak SaaS bat garatu du, enpresei 1+2 eta 3. helburuak modu intuitibo eta didaktikoan lortzen laguntzeko. Jardunaldian, egungo araudia eta 2024an hasiko dena laburki azalduko dira.
25/09/2023 -

Klima-aldaketa: Ozeanografiaren eta eremu polarren garrantzia

Hitzaldian, klima-aldaketari buruzko alderdi fisikoak azalduko dira, eta Klima Aldaketaren Nazioarteko Panelaren 6. txostenean argitaratutako emaitzak azpimarratuko dira. Datu orokor horiek eremu polarrekin erlazionatuko dira, eta haien garrantzi orokorra azalduko da, eremu polarretara egindako bidaietan izandako esperientziak kontatuz.
25/09/2023 -

Ekonomia zirkularreko ekintzailetzari eta aukerei buruzko jardunaldia

Basque Circular Hub erreferentziazkoa da estatuan eta Europako hegoaldean, eskaintzen duen zerbitzu-motari dagokionez, izan ere, ekonomia zirkularraren esparruan barne hartzen dituzte merkatuko ikuspegia, goi-mailako heziketa, joeren analisia eta ezagutzaren sorrera. Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek gazteei zuzendutako prestakuntza-programa bat antolatzen du urtero. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago.
26/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA ARINTZEA: ERAIKINEN BEROKUNTZA SISTEMA ERAGINKORRAK EZAGUTZEKO TAILERRA

Nahiz eta aldian-aldian berokuntza-sistema mota jakin bat "modan" jarri, egia esan, sistemarik eraginkorrena zein den jakiteko, hainbat alderdi aztertu behar dira: etxebizitza mota, jada instalatuta dauden aparatu edo hodiak, etxebizitzaren erabilera, etab.
26/09/2023 -

Konpontzen Ikasi

Tailer honetan, eskualdeko gazteak bizikleta beren kabuz konpontzeko gai izan daitezen oinarri mekanikoak ezagutarazten dira.
26/09/2023 -

KLIMA ALDAKETA: Uraren eta Lurraldearen ikuspegitik

Hitzaldia Iñaki Antigüedad hidrogeologoaren eskutik, egungo eta etorkizuneko erronkak zeintzuk diren ezagutuko ditugu eta mehatxu nagusiak identifikatzen saiatuko gara. Erakunde antolatzailea: Ataungo Udala Erakunde laguntzailea: OTSOTARRAK elkartea Data eta ordutegia: Data: 2023-09-26 Ordua: 18:30 etan Iraupena: Ordu 1 Kokapena: Ataungo