Skip to main content

Ekonomia zirkularreko ekintzailetzari eta aukerei buruzko jardunaldia

11/06/2026
Bizkaia
, ,
Bilbao
Hitzaldia
,
Basque Circular Hub erreferentziazkoa da estatuan eta Europako hegoaldean, eskaintzen duen zerbitzu-motari dagokionez, izan ere, ekonomia zirkularraren esparruan barne hartzen dituzte merkatuko ikuspegia, goi-mailako heziketa, joeren analisia eta ezagutzaren sorrera. Prestakuntza aurrer...
11
June
Horario
18:00:00
Ubicación
Bizkaia
, ,
Bilbao
Entidad organizadora
Colaboradores
Público
Basque Circular Hub erreferentziazkoa da estatuan eta Europako hegoaldean, eskaintzen duen zerbitzu-motari dagokionez, izan ere, ekonomia zirkularraren esparruan barne hartzen dituzte merkatuko ikuspegia, goi-mailako heziketa, joeren analisia eta ezagutzaren sorrera. Prestakuntza aurreratuko zerbitzuaren esparruan, Basque Circular HUBek gazteei zuzendutako prestakuntza-programa bat antolatzen du urtero. Prestakuntza Euskadin bizi diren eta langabezian dauden gazteei eta/edo ikasketetako azken urtea egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago. Programak ekonomia zirkularraren arloko doako prestakuntza eta enpresan ordaindutako praktikak egiteko aukera barne hartzen ditu, gaian adituak diren tutoreen laguntzarekin. Horrela, gazteen enplegagarritasuna hobetzea eta merkatuaren eskaria lan-eremu horretan trebatutako pertsonekin betetzea bilatzen du.   Jardunaldiaren helburu nagusia gazteei ekonomia zirkularreko aukerei buruzko informazioa ematea da, hub-aren jardueren eta programen bidez, eta etorkizuneko deialdiez interesatzera animatzea. Horrez gain, GAZ Bilbaok gazteei ematen dizkien laguntza-zerbitzuei buruzko informazioa emango zaie. Gainera, bisita gidatua egingo da erakusketatik.  Erakunde antolatzailea: Ihobe Erakunde laguntzailea: GAZ Bilbao Data eta ordutegia: Data: 2023-09-25 Ordua: 18:00 etan Iraupena: ordu 1 eta 40 minutu Kokapena: Konekta - La Perrera Sabino Arana, 50 - Basurto  Nori zuzenduta dago? Gazteak Parte-hartzaile kopurua: Gehienez 35 Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz/Gaztelaniaz Izena ematea: Email bidez: gazbilbao@bilbao.eus