Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

22/10/2025 - Errenteria

Hitzaldia: 50/50 proiektua

50/50 proiektu hau Errenteriako udalaren eta ikastetxe publikoetako erabiltzaileen eta langileen arteko akordioan oinarritzen da eta instalazioen eguneroko erabileran eta kudeaketan energia aurrezteko ekintzak inplementatzea du helburu. Bizarain Ikastolako eta Cristobal Gamon ikastetxeko erabiltzaileek beren esperientziaren berri emango digute.
22/10/2025 - Fruiz

Informazio-puntua 1

Lurbarri eraikinean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
22/10/2025 - Fruiz

Energia fotovoltaikoari buruzko hitzaldia

Probalekuan egin den instalazio fotovoltaikoari buruzko azalpena.
22/10/2025 - Ordizia

Tailerra: 'Basoak eta batez ere ibarbasoek betetzen dituzten funtzioen inguruko kontzientzia'

Tailer honetan, Ordiziako bi ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleekin esperimentu eta jolas ezberdinak egingo dira.
23/10/2025 - Ziortza-Bolibar

Informazio-puntua Ziortza-Bolibarren

Udaletxean informazio-puntua jarriko da herritarrei arreta pertsonalizatua eskaintzeko. Gaiak: iturri berriztagarriak, energia biltegiratzea, eraginkortasun neurriak gure etxebizitzetan, energia-fakturen analisia eta dirulaguntza posibleak.
23/10/2025 - Legazpi

Klima Azoka Legazpi