Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Ikus-entzunezko tailerra: "Nola ekoitzi klima-aldaketaren aurka borrokatzeko kontzientziazio-bideoak?

Etxean egindako bitartekoekin low cost bideoak ekoizteko tailerra, klima-aldaketaren aurkako borrokan herritarren kontzientziazioa zabaltzeko eta sortzeko. Urari eta klima-aldaketari buruzko dokumental bat ere proiektatuko da.
01/10/2022 -

Tximeletak eta klima-aldaketa

Inguru honetako tximeletak ikusi, behatzen ikasi eta klima-aldaketak gehien mehatxatzen dituenak ezagutzeko ibilbidea. Erakunde antolatzailea: Nerbioi-Ibaizabal Mankomunitatea Harremanetarako pertsona: Maider/Leire/Miguel: info@nerbioi-ibaizabal.eus / 946 712 699 Data eta ordutegia: Data: 2022ko urriaren 1a Ordua: 11:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Urduñako Alondegia Nori zuzenduta dago? Publiko familiarra (8 urtetik gor
01/10/2022 -

URRETXUKO Ibilbide Botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, herrian zehar identifikazio plaka duten 40 zuhaitzen ibilbidea egingo da.
01/10/2022 -

Klima-aldaketaren aurkako haziak II

Iaz Bilarren nekazaritzaren bidez klima-aldaketa arintzeko ekintzak sustatu eta sentsibilizatzeko egindako tailerrarekin jarraitzea.
01/10/2022 -

BBK Klima Klimasfera

Klimasfera, domo geodesiko bat da eta honek errealitate hedatua, lurzoru taptiko dardarkaria eta efektu atmosferikoak dituen murgiltze-ingurunea eskaintzen du. Zurezko egitura eta akabera ditu, eta baliabide naturalak, birziklagarriak edo birziklatuak dituzten Bizkaiko enpresek diseinatu eta garatu dute.
01/10/2022 -

Ingurumena zaindu" kaleko antzerkia

Antzerki, mimo, malabarismo, joko eta elkarrizketaren bidez, Potxin eta Patxin artistek ingurumena zaintzeko ohitura onak izatearen garrantziarekin lotutako gaiak garatuko dira. Hala, sketch bat aurkeztuko dute, egunerokoan gauza daitezkeen ekintzekin, gutako bakoitzak ingurunean izan dezakegun eragina murrizteko. Hona hemen landutako zenbait gai: kutsatzen ez duen mugikortasuna, 0 km-ko elikagaiak, ura behar bezala erabiltzea eta birziklatzearen garrantzia.