Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Traka Matraka lantegiak

Birziklatutako materialak edo etxean eta ohiz erabiltzekoak baliatuz, musika-instrumentuen eraikuntzan murgiltzen gara eta nola funtzionatzen duten ikasten dugu. Zaborra musika bihurtzen dugu.   Erakunde antolatzailea: Abanto-Zierbenako Udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1 ean Ordua: 12:00 etan Iraupena: ordu bat Kokapena: Oilargorri plaza, Kotarro Nori zuzenduta dago? Haur Hezkuntza Izena ematea: Ez da beharrezkoa  
01/10/2022 -

Klima-aldaketaren aurka, mugi zaitez!

Klima-aldaketa dela eta gertatzen ari diren arazoak eta nola konpondu ahal ditugun Tailer honetan ingurumenari kalterik eragiten ez dioten mugikortasun eredu jasangarriak existitzen direla ikasiko dugu.
01/10/2022 -

Laukizko biodibertsitateari buruzko irteera didaktikoa

Klimarekin lotutako irteera didaktikoa. Ingurunearen alderdi naturalak: flora basatia, polinizatzaileak, txoriak; nola arindu ditzakegu klima-aldaketaren zenbait ondorio, polinizatzaileen eta, oro har, biodibertsitatearen aldeko ekintza txikiak eginez.
01/10/2022 -

Energia-trantsizioa bai, baina nola?

Politika publikoek aipatzen duten energi-trantsizioa ulertu, erregai fosilak pixkanaka ezabatzean eta energia berriztagarriekin eta hidrogeno berdearekin ordezkatzean oinarritzen dena, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko politikez gain. Erakunde antolatzailea: Ekoetxea Txingudi Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1 an Ordua: 11:00 Iraupena: Ordu eta erdi Kokapena: Ekoetxea Txingudi Nori zuzenduta dago? Publiko orokorrari Izena ematea: 
01/10/2022 -

Ipuin kontaketa: "SOS Amalurra

Alboka oso kezkatuta dago bere lagun haritzarengatik. Lagun handiak dira txikitatik. Hazten ikusi duen laguna. Haritza gaixo dago aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta kutsadura gehiago dago eta haritza heriotzaz zaurituta dago. Bera bezala, beste zuhaitz batzuk ere badaude, ibaiak, arrainak, txoriak... Albokak munduan zehar bidaiatzea erabakitzen du funtsezko mezu bat helarazteko.
01/10/2022 -

Jardunaldia: "Klima-aldaketa eta Hegaztiak

Klima aldaketa mundo osoko gizakiok mahai gainean daukagun erronkarik nagusienetako bat da, zalantzarik gabe. Aldaketa horrek eragina dauka Naturako elementu askotan, baita hegaztietan ere. Jarduera honetan gai honi buruzko esparrua jorratuko dugu.