Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

30/09/2022 -

Ikertzaileen Europako Gaua: Behaketa astronomikoa

EKITALDIAREN HELBURUA Ekitaldi honek honako helburu hauek ditu: ikertzaileen figura herritarrei hurbiltzea, haien lana eta gizarteari ekartzen dizkioten onurak ezagutu ditzaten, bai eta ikasleek genero-oztopoak hautsi eta karrera zientifikoak hautatu ditzaten ere. Kontinenteko 370 hiritan baino gehiagotan ospatzen da gau hau.
30/09/2022 -

Saguzaharren gaua

Jarduera honen helburua da herritarrei saguzarren mundua aditzera ematea: berezitasunak, ekosistemetan duten garrantzia, populazioan klima-aldaketaren efektua eta ondorioak. Halaber, zenbait mito eta sinesmen hutsaldu nahi dira, denboran zehar oso kaltegarriak izan baitira. Horretarako, dibulgazio-hitzaldia antolatuko da, eta, gero, gauean, irteera gidatua egingo da. Esku-argiak erabili beharko dira.
30/09/2022 -

Udalerriko gazteentzako argazki-lehiaketa.

Klima-aldaketari buruzko argazki lehiaketa: arrazoiak, ondorioak, jardunbide egokiak eta jardunbide desegokiak. Hiru kategoria: Lehen Hezkuntza; DBH; Batxilergoa eta Lanbide Heziketa Erakunde antolatzailea: Portugaleteko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 ean Ordua: 12:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Santa Clara Kultur Etxea Nori zuzenduta dago? Herriko gazteak Izena ematea: Ez da izenik eman behar
30/09/2022 -

LH 3. zikloko ikasleei zuzenduriko sentsibilizazio-saioa

Ekoizpen zein kontsumo ereduen inguruko hausnarketa bultzatuko duen arazo-egoeraren lanketa burutuko da ikasleekin, eta gaian sakontzeko heziketa-baliabideak partekatzeko aprobetxatuko da irakaslegoarekin. Bi saio eskeiniko dira eskolan. Erakunde antolatzailea: Ataungo Udala Erakunde laguntzailea: Otsotarrak Elkartea Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  30 an Ordua: 16:00 etan eta 19:00 etan.
30/09/2022 -

Antzerkia: "INGURUMENA ZAINDU

Antzerki, mimo,malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasuna, uraren garrantzia. Landuko da era dibertigarri batez umeek kontzientzia har dezaten. Ordezkatu, murriztu, berrerabili, berziklatu..
30/09/2022 -

EKIN! Bisita ekoaktiboa MATER ontzi-museora

Egurrezko atunontzi zahar har bisitatuz, itsasoa eta gizakiaren arteko lotura eta batak bestearengan duen eraginaz ohartaraziko gara EKIN! erronken dinamika partehartzailearen bidez. Gainera, bisita honetan ekoaktibatzeko gakoak jasoko ditugu planetaren norabidea aldatzeko gure ohitura jasangarrien bitartez. Ezagutu ontziaren txokoak eta bere egungo lana EKIN! erronken bidezko dinamika parte hartzailearekin.