Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

29/09/2022 -

Hitzaldia: "BASOAK, BIODIBERTSITATEAREN EUSKARRI

2021-2022 urtean zehar Gipuzkoako foru aldundiak martxan jarri zuen KLIMABAI! Lehiaketaren 3. Irabazlea izan da Larraulgo herria. Honen saria 10.000 €ko diru ordaina izan da herrian jasangarritasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko ekintzak egiteko. Ekintza horien artean baso bat eskuratu herriak eta honen kudeaketa jasangarri bat bultzatzea du helburu.
29/09/2022 -

TAILERRA: PONPA BERDEAK

ADINEN ARABERAKO AZALPENEKIN, IRAKURTZEN BADUZU, PONPA BERDEAK ZER DIREN ERAKUTSIKO DUTE, ETA ONDOREN, ARTILEAK EGINGO DITUZTE. ONDOREN, ETXEA ERAMAN DEZAKETEN BARATZE POLITAK PRESTATUKO DITUGU. Erakunde antolatzailea: LANESTOSAKO UDALA Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 17:15 etan Iraupena: Ordu bat Kokapena: ESKOLA ZAHARRAK Nori zuzenduta dago? PUBLIKO GUZTIAK Izena ematea: EZ DA BEHARREZKOA
29/09/2022 -

NIK MAITE DUT NATURA" ipuin kontalaria

Ipuin saio honetan natura omenduko da, natura maitatu, errespetatu eta zaintzea izango du helburu, orain inoiz baino gehiago. Erakunde antolatzailea: Beasaingo Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: 45 minutu Kokapena: Beasaingo liburutegian Nori zuzenduta dago? Umeak eta gurasoak Izena ematea: Beasaingo liburutegian
29/09/2022 -

TAILERRA: HIRI BARATZEA

Barazkiak landatzeaz gain, bertako haritzak ladatuko ditugu, udaberrian, familiek aldez aurretik zehazten den eremuan landatu ahal izateko. Horrela, barazkiak biltzen dituzten bitartean, etorkizuneko haritza ureztatzen eta zaintzen dute. Zuhaitzak errespetatzea zer garratzitsua den, lehen kimua ikustea zer zaila den eta hasieran zer txikiak diren ulertzen ikasiko dute. Eta urteen poderioz, ikusiko dute nola aldatzen den behin betiko kokalekua.
30/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "HAZIEN ISTORIOAK

Ipuin kontaketa biden, ura, zuhaitz, hazi eta fruituen garrantziaz ohartarazi nahi dira haurrak. Erakunde antolatzailea: Larraulgo udala Data eta ordutegia: Data: 2022/09/30 Ordua: 17:00 Iraupena: 60 minutu Kokapena: Larraulgo Kultur Etxea Izena ematea: Ez da beharrezkoa
30/09/2022 -

ESCAPE ROOM BIRTUALA

Klima aldaketaren gaia gazteenekin lantzeko joko birtuala da. Klima aldaketa ardatz hartuta, hainbat froga gaindituz (galderak erantzunez) jokoan aurrera egiten da eta ematen diren pistek geletatik irteten laguntzera eramaten du jokalaria.