Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Euskalmet-Euskal Meteorologia Agentziaren laguntzarekin, "Klimaren Egoera Euskadin" lehen txostena argitaratu du, lurraldeko bilakaera klimatikoaren azterketa zehatza egiten duena 1970etik 2023ra arte, hau da, eskuragarri dauden azken datuekin erregistratu den urtera arte.

Hori Euskalmetek egindako erregistroei esker izan da posible, 30 urte baitaramatza datuak biltzen, Lurra Behatzeko Europar Batasuneko Copernicus Programak eskaintzen duena baino zehaztasun lokal handiagoarekin.

Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto Bastegietak eta Neikerreko zuzendari nagusi Olatz Unamunzaga Galarzak sinatu dute akordioa, eta egungo eta etorkizuneko ingurumen erronkei aurre egiteko ahaleginak batzearen garrantzia nabarmendu dute. Hitzarmenak lau urteko iraupena izango du hasieran, eta urteko plangintza zehatza izango du.

Euskadik aurrerapauso bat gehiago eman du trantsizio energetiko eta klimatikoaren eta deskarbonizazioaren helburuak lortzeko, eta hobekuntza nabarmena ekarri du Eusko Jaurlaritzak bultzatutako zerrendan jasotako teknologia garbien alde egiten duten enpresentzako zerga-pizgarrian.

 2025eko urtarriletik, Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gaineko kenkaria % 30etik % 35era igo da, hiru Foru Aldundiek onartutako erreforma fiskalari esker.

Zumarragako Arcelor Mittalen eremua erritmo onean ari da berreskuratzen, eta bertan Bidasoa Metal 78 enpresa ezartzea —Eusko Jaurlaritzak ia %20ko partaidetza du— aurrerapen horren adibide da.

Operazio konplexua da, eta, 2016an enpresa itxi ondoren, Eusko Jaurlaritzak, SPRILURen bidez, 25 milioi euroko jarduera integrala egingo du, barne hartuta lurren erosketa, ingurumena deskutsatzeko eta birsortzeko lanak, eraispenak eta pabiloi berrien eraikuntza, baita urbanizazio-lanak ere.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Gobernu Kontseiluaren ondoren, Euskadiren karbono-aztarnari buruzko lehen txostena aurkeztu du gaur. Karbono-aztarna da, hain zuzen, eskualdean ondasun eta zerbitzuen eskariak sortutako berotegi-efektuko gasen emisioak neurtzeko funtsezko adierazle bat. Azterlanak ikuspegi zehatza ematen du Euskadiko etxeen, administrazio publikoen eta inbertsioen kontsumoari lotutako 2010-2021 aldiko emisioen inguruan.

Eusko Jaurlaritzaren, Ecoembesen eta Ecovidrioren “Birziklapen Istorioak” kanpainak uda beteko du birziklatzearen eta beirazko, plastikozko eta kartoizko gure ontziei bigarren bizitza ematearen garrantziari buruzko aholkuekin; euskal herritarrei birziklapenaren alde egindako ahalegina eskertzen die, Estatuan birziklatutako tonen ehunekoaren buru baita Euskadi.

Gainera, kanpainaren protagonistek ohiko zalantzak argituko dituzte, eta herritarrak animatuko dituzte ondo birziklatzen jarraitzera, 2030ean ontzien % 75 berreskuratzeko Europako helburuekin bat egiteko.

Ingurumen Neurketa Aurreratuko Eskola antolatu dute Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eta Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak. Bertan, irailaren 4an Donostiako Miramar Jauregian, zientzia arloko, instituzioetako eta arlo teknikoko profesionalak elkartu dira, ingurumen-adierazleen neurketaren aurrerapauso eta erronken inguruan eztabaidatzeko eta erronka klimatikoen aurrean ingurumen-datu eta -estatistikek duten garrantziari buruz hausnartzeko. 

Antolatzaileak Ihobe eta APIA izan dira EHUren udako ikastaroen esparruan eta eskola erreferentzia-foro gisa finkatu da. Bertan, klima- eta ingurumen-krisia herritarrei nola helarazi eztabaidatu dute. Donostian bildu dira energia-trantsizioan kontsumoak duen inpaktua analizatzen duten adituak eta herritarrekin konektatzen duten esperientziak partekatu dituzte eta, horretarako, abiapuntua hurbiltasuna eta emozioa izan dira.

Subscribe to