Ekonomia zirkularreko Ingurumen-zaintza Estrategikoko Txostena. 2026rako 10 gakoak
Dokumentu hau Basque Ecodesign Center-ek zaintza-sistemaren bidez hartutako ezagutzan oinarrituta garatzen dituen ingurumen-zaintza estrategikoko txostenen laugarren edizioa da. Helburua da ekonomia deskarbonizatu eta zirkularrago baterako trantsizio-palanka gisa jokatzen duten araudiko eta merkatuko azken berrikuntzak biltzea.
'Mugikorrak Lurraren alde' mugikorren kontsumoa sistematikoki berreskuratu, kontzientziatu eta murrizteko proiektua da. Erabileratik kanpo dauden telefono eta tableten bilketan datza, birgaitzeko eta, posible bada, berriro saltzeko, edo bestela, metalak –bereziki urrea eta bestelako osagaiak– berreskuratzeko espezializatutako baimendutako kudeatzaileei bidaltzeko. Ekintza hau 2025eko urtarrilaren 31ra arte luzatuko da.
Ekonomia zirkularreko 7R: berritu, birziklatu, berreskuratu, birdiseinatu, murriztu, berrerabili eta konpondu
Ihobe sozietate publikoak “Urklima: klima aldaketak Oka ibaiaren arroko baliabide hidrikoetan duen inpaktua” izeneko txostena argitaratu du. Azterketa aitzindaria da, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserban beroketa globala uraren erabilgarritasunean eta kalitatean nola eragiten ari den aztertzen du. Lan hau Klimatek ekimenaren barruan kokatzen da, hau da, klima aldaketara egokitzeko politiketan berrikuntza sustatzeko Eusko Jaurlaritza 2016tik bultzatzen ari den ekimenaren barruan.
Basque Circular Hub-ek, Ihobe sozietate publikoak kudeatzen duen ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuen zentroak, Murriztearren programako 2025eko deialdia jarri du abian Euskadiko ETEei zuzenduta, ingurumenean prestatutako profesional gazteak Euskadiko ETEen eskuetan jartzeko.
Edizio berri honetan, programak ingurumen-metriken kalkulua bultzatuko du, hala nola karbono aztarnarena eta ingurumen-aztarnarena organizazio-ikuspegi batetik, bai eta deskarbonizazio-helburuak jasotzen dituen ekintza-plan baten planteamendua ere.