Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

BBK Klima Abentura Ihes gela

Gure ihes-gelan denboran bidaiatzeko esperientzia bizi ahal izango duzu, bai klima-aldaketa prebenitzeko, bai egoera klimatiko berrietara egokitzen ikasteko. Erakunde antolatzailea: BBK Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren 1ean eta 2an Ordua: 11:00etatik 19:00etara Kokapena: BBK Urdaibai Zentroa.  Abiña auzoa z/g 48395, Busturia, Bizkaia.
01/10/2022 -

ARTE ETA INGURUMEN TAILERRAK HAURRENTZAT

Haurrei zuzendutako tailerrak egingo ditugu, ingurumenaren osasunaren aldeko jarrera eta portaera jasangarrien nola garatu bultzatzeko, arteak musikaren eta plastikaren bidez eskaintzen dituen tresnen bidez. Alde batetik, adierazpide plastikoa landuko dugu, material birziklagarriekin -papera eta kartoia- norberaren eskulturak sortzeko, eta, bestetik, musika-tresnak egingo ditugu, material birziklatuen bidez, haurrak soinura eta musikara hurbiltzeko.
01/10/2022 -

BBK Klima Klimasfera

Klimasfera, domo geodesiko bat da eta honek errealitate hedatua, lurzoru taptiko dardarkaria eta efektu atmosferikoak dituen murgiltze-ingurunea eskaintzen du. Zurezko egitura eta akabera ditu, eta baliabide naturalak, birziklagarriak edo birziklatuak dituzten Bizkaiko enpresek diseinatu eta garatu dute.
01/10/2022 -

LEGAZPIKO Ibilbide Botanikoa

Botanikoa den pertsona batek gidatuta, herrian zehar identifikazio plaka duten 40 zuhaitzen ibilbidea egingo da.
01/10/2022 -

Antzokia: MATRAKA MA NON TROPO

Zaborra, musika bihurtua: hari-instrumentuak muntatu eta konpontzea eta musika sortzea.
01/10/2022 -

Antzerkia: “Irupé la niña que quería tocar la Luna”

Neskato batek bere ingurunearekin duen loturari buruzko obra poetiko bat. Neskatoak bere ingurunea maite eta errespetatzen du. Deforestazioak drama dakar: hondamendia, biodibertsitatearen eta haren ingurune osoaren galera.