Skip to main content
     

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

Bestelakoak
Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua. Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du. Bertan, lehenik eta behin (itsasora irten aurretik) partaideak ontzian sartu eta euskal kostalde eta itsas hondoko ekosistemak eta klima aldaketarengatik jasan duten aldaketa ezagutu ahal izango dute. Behin itsaso zabalean, Jaizkibelgo kostalde paretik Turrulla lurmuteraino joango gara, eta in situ ezagutuko dute bertako biodibertsitatea. Jarduera honetan jateko pintxoa eskaintzen da (hegaluze edo pintxo beganoa) eta baita kostaldeko biodibertsitateko mini gida ere. Erakunde antolatzailea: MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  1ean Ordua: 12:00tatik 14:00tara Iraupena: 2 ordu Kokapena: MATER Ontzi Museo Ekoaktiboan, Pasaia (Gipuzkoa) Nori zuzenduta dago? Partikular orori Izena ematea:  info@mater.eus // 619814225 www.mater.eus Kopurua: Gutxienez 14 pertsona eta gehienez 35
Lugar
Gipuzkoa
Año
2022
Fecha Inicio
Translation id
26061
Hora inicio
12:00:00
Hora Fin
14:00:00
nid
12110
Ubicacion
En el Barco Museo Ecoactivo MATER, Pasaia