Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

29/09/2022 -

Antzerkia: "Niararen bidaia

Ikuskizun honen bidez, agerian jartzen da nolako harremana duen gizakiak Naturarekin; halaber, ingurune naturalarekiko jasangarritasunaz aritzen da, baina baita oreka lortzeko premiaz ere. Erakunde antolatzailea: Eibarko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 18:00 etan Iraupena: 90 minutu Kokapena: Coliseo Antzokia Nori zuzenduta dago? 3-7 urte arteko haurrak Izena ematea:
29/09/2022 -

Antzerkia: "Eraldaketarako kontuak

Klima aldaketaz gogoeta egiteko obra. Erakunde antolatzailea: Alkizako Udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: 45 min Kokapena: Kultur etxea Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea: Ez da izenik eman behar
29/09/2022 -

Jardunaldia: Ateak irekiko ditugu etorkizun jasangarri baterantz

Ateak irekiko ditugu. Derioko instalazioak bisitatzera gonbidatzen zaitugu, non gure laborategi batzuk ikusi eta lantzen ari garen hainbat proiektu ezagutu ahal izango baitituzu. Izena eman besterik ez duzu egin behar, eta, erregistro-ordenaren arabera, egun bat esleituko zaizu bisitarako.
29/09/2022 -

Ipuin kontaketa: "Rufus dragoia eta klima aldaketa

Rufus dragoiaren euskarazko narrazioaren bidez, klima-aldaketaren problematika eta horrek izaki bizidunengan eta gure ingurunean eragiten dituen ondorioak hurbilduko zaizkio publikoari.   Erakunde antolatzailea: Zallako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  29 an Ordua: 17:00 tan Iraupena: 45 minutu Kokapena: Haur Liburutegia Mimetiz Nori zuzenduta dago? Seme-alabak dituzten familiak Izena ematea: Ez da beharrezkoa
29/09/2022 -

Sukaldaritza: gerorako gorde. (Fermentazioa eta kontserba azkarrak)

Elikagai kopuru handiak ekoiztu bai, baina jan ez izateak eragin negatibo handiak ditu ingurumenari, gizarteari eta ekonomiari dagokienez. Eurostat-en datuen arabera, bainera, elikagaien xahubidearen iturri nagusia, guztiaren %70 inguru sortuz, kontsumitzaileen etxeetan dago.
29/09/2022 -

Hitzaldia: "BASOAK, BIODIBERTSITATEAREN EUSKARRI

2021-2022 urtean zehar Gipuzkoako foru aldundiak martxan jarri zuen KLIMABAI! Lehiaketaren 3. Irabazlea izan da Larraulgo herria. Honen saria 10.000 €ko diru ordaina izan da herrian jasangarritasuna eta iraunkortasuna bultzatzeko ekintzak egiteko. Ekintza horien artean baso bat eskuratu herriak eta honen kudeaketa jasangarri bat bultzatzea du helburu.