Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Tailerra: "KLIMA ALDAKETA: JOKO BEROA

Familientzako tailer didaktikoa euskeraz. Bertan, oso modu atseginean, klima-aldaketak planetako hainbat lekutan bizi diren pertsonengan izango duen eta izaten ari den eragina aztertzen da.
24/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "Hazien historiak

Gure planeta bakarra da eta zaindu egin behar dugu. Hainbat ipuinen eta hauen protagonisten bidez, uraren, zuhaitzen eta fruituen garrantziaz jabetuko gara. Saio honetan Wangari Maathi moduko emakume bikainak ezagutuko ditugu eta, berak egin zuen moduan gure hazi txikia ereiteko aukera ere izango dugu.
24/09/2022 -

Ipar martxa Jaitzubiatik (Autorik Gabeko Munduko Eguna)

Ipar martxako ibilbide gidatu baten bidez Autorik Gabeko Munduko Eguna ospatuko dugu eta gure karbono-aztarna nola murriztu landuko da. Kirol monitore batek dinamizatuko du ibilbidea eta geldialdi desberdinak egingo dira.
24/09/2022 -

Ginkana bizikletaz

Ginkana familian eta lagunekin Taldeak osatuko dira, gehienez bost pertsonatakoak. Herriari buruzko galdera batzuk egingo dira, ahalik eta azkarren erantzuteko estrategia prestatu beharko da.
24/09/2022 -

Zumelegi ibaia garbitzeko jardunaldia

Jardunaldiaren helburu nagusia da, ibilguko zikinkeria bildu eta garbitzeaz gain, auzolanerako konpromisoa aldarrikatzea eta herriko natur ondareari balioa ematea.   Erakunde antolatzailea: Elorrioko Udala Erakunde laguntzailea: Anbotopeko, Elorrioko Ekologista Taldea y Baso Biziak plataforma Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 9:00 etatik 14:00 etara Kokapena: Herriko plaza Nori zuzenduta dago? Publiko guztiak, haurrak eta helduak Izena ematea:
24/09/2022 -

Antzerkia: "NAIARAREN BIDAIA

Erakunde antolatzailea: Azpeitiko Udala Erakunde laguntzailea: Ekoetxea Azpeitia Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 17:00 etan Iraupena: Ordu bat Kokapena: Ekoetxean Nori zuzenduta dago? Familiak Izena ematea: Ekoetxean bertan    info.azpeitia@ekoetxea.eus