Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua. Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du.
24/09/2022 -

METEORITOAREN AZTARNA

Ibilbide geoturistiko gidatua Erakunde antolatzailea: SOPELA KOSTA FEST Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 11:00 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena: Gorka Yarritu Surf Eskolatik Abiatuko da Nori zuzenduta dago? Familiei (6 urtetik aurrerako umeentzat gomendatua). Izena ematea: Izena emateko: https://sopelakostafest.com/ 
24/09/2022 -

Aldaketa klimatikoa tailerra

Gehiegizko ur-kontsumoaren eta ingurumenaren degradazioaren garrantzia ikusita, klima aldaketari buruzko jarduera praktiko eta hezitzaileak sustatzea.
24/09/2022 -

Ipuin-kontaketa: "Aldatu zu eta ez klima!

Mundua gaixorik dago eta guztion artean zaindu behar dugu. Gure maitasuna eta esker ona sentitu behar ditu. Gure planetan klima-aldaketaren eraginaz kontzientziatzen laguntzeko elezaharrak eta ipuinak kontatuko dira.
24/09/2022 -

REZIKLANTES: Kontzertua objektu berrerabiliekin

Gizarte honek baztertzen dituen objetuekin egindako musika-tresnak oinarri dituen ikuskizun musikala. Erakunde antolatzailea: Lezako Udala
Erakunde laguntzailea: Traka Matraka Data eta ordutegia: Data: 2022ko irailaren 24 an Ordua: 19:00h Iraupena:  ordu bat Kokapena: Calle Mayor, 6 Izena emateko: Ez da beharrezkoa
 
24/09/2022 -

PRECIOUS PLASTIC Plastikoak birziklatzeko tailerra

Precious Plastic kutsadura plastikoari konponbidea aurkitzeko lan egiten duen komunitate globala da eta helburu honetarako beharrezkoak diren ezagutza, teknika eta tresnak modu ireki eta doakoan partekatuz egiten dute. Tailer honetan plastikoak bildu, prozesatu eta erabiltzeko beharrezkoak eraiki eta erabiltzek ikasiko dira. Ura, baliabide preziatua izango da klima aldaketak eragingo dituen lehorte egoeretan eta honen kalitatea bermatzea nahitaezkoa izango da.