Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

30/09/2023 -

Xaguxaharren ibilbidea

Xaguxahar ibilbidea! Xaguxaharrei buruz ikasi eta beraientzako egokiak diren etxetxoak jarriko ditugu ibilbidean zehar egokien iruditzen zaizkigun zuhaitzetan. Aldaketa klimatikoak zuzenean eragiten dien hiri-inguruko ekosistema horiek berreskuratzea funtsezkoa da biodibertsitateari eusteko ez ezik, izurriteak kontrolatzeko eta, ondorioz, osasun publikoarekin lotutako arazoak arintzeko ere. Ezezaguna duzu xaguxaharren mundua?
30/09/2023 -

REZIKLETAS: Berrerabilitako objektuen kontzertua

Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre musikariek 2006an Gasteizen sortutako musika eta kale-antzerki taldea, soinu-birziklapen proiektu artistikoa garatzeko. Eszenaratze osoa hondakin-materialak berrerabiliz egiten da, eta hondakinak ingurumenari buruz kontzientziatzeko baliabide gisa balioesten dira. Zaborrarekin dugun erlazioaren ikuspegi berria: alde batetik, materialei bizitza berria ematearen alderdi sortzailea dago, eta bestetik, hondakinen sorrera murriztearen garrantzia nabarmentzen da.
30/09/2023 -

Antes que sea tarde

Before the flood (Antes que
30/09/2023 -

Gure kontsumo ohituren inguruko ipuina

Energia kontsumitzeko ohiturei buruzko ipuin musiko-teatralizatuen kontaketa Erakunde antolatzailea: Urduñako udala Data eta ordutegia: Data: 2023-09-28 Ordua: 18:00 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena: Urduñako Alondegia (Foru Plaza, 9, 48460 Urduña, Bizkaia) Nori zuzenduta dago? Umeentzat Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz Izena ematea: E-mail, whatsapp edo telefonoz: klima@urduna.com // 685757658  
30/09/2023 -

Ipuin kontaketa

Familia guztiak gozatzeko moduko ipun kontaketa saio honen bitartez, jasangarritasuna eta naturari errespetua landuko ditugu, tartetxo dibertigarri batez gozatuz.
Klima-aldaketari buruzko kontzientziarik eta ulermenik ezak ekintza eraginkorra mugatzen du. Hezkuntza tresna indartsua da dinamika hori aldatzeko.
30/09/2023 -

Matraka Ma Non Troppo

Musika-ikuskizuna, instrumentu birziklatuekin.