Skip to main content
     

Niararen Bidaia

Ikuskizuna
Niara Amazonas oihanean bizi den bederatzi urteko neskato indigena da.
Niarak oso modu berezia dauka Naturarekin harremantzeko: Airearekin, Urarekin, Begetazioarekin eta Animaliekin komunikatzeko gai da. Gertakari tragiko batek hautsiko du haren harmonia: Orban beltz handi bat Itsasoaz jabetzen doa aurkitzen duen guztiaren bizitzarekin amaituz. Horregatik, Iemanja itsasoko zaindaria, arriskuan dago.
Zein izango da Niarak deskubrituko duen errealitatea Itsasorantz egingo duen bidaian?
Niararen bidaia gure sormen lana da. Sinisten dugu Antzerkia komunikazio tresna dela, eta, oraingoan, Patata Tropikalak hausnarketa egiten du gizakiak Naturarekin harremantzeko duen moduaz, bai eta Ingurune Naturalarekiko jasangarritasuna nahiz oreka eskuratzearen urgentziaz ere.
Erakunde antolatzailea: Errenteriako udala Erakunde laguntzailea: Eusko Jaurlaritza Data eta ordutegia: Data: 2023-09-30 Ordua: 18:00 etan Iraupena: 55 minutu Kokapena: Niessen Auditorioa. Alfonso XI kalea. Errenteria Parte-hartzaile kopurua: 250 Ekitaldian egingo den hizkuntza: Euskaraz Izena ematea: https://sarrerak.errenteria.eus/
Lugar
Gipuzkoa
Año
2023
Fecha Inicio
Translation id
26631
Hora inicio
18:00:00
nid
15767
Ubicacion
Errenteria