Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

23/09/2023 -

Klima Aldaketa

Gehiegizko ur-kontsumoaren eta Ingurumenaren degradazioaren garrantzia ikusi klima aldaketari
23/09/2023 -

Precious Plastic

Precious Plastic lantegiak GarbiguneFest ekitaldian plastikoa birziklatzeko prozesuaren erakustaldi praktikoa eskainiko du, birrintzetik produktu berrietan eraldatzeraino.
23/09/2023 -

Meteoritoaren Aztarna

Ibilbide geoturistiko gidatua. Erakunde antolatzailea: Sopela Kosta Fest 2023 Data eta ordutegia: Data: 2023-09-23 Ordua: 11:00 etan Iraupena: ordu 1 30 minutu Kokapena: Gorka Yarritu Surf Esk
23/09/2023 -

Itsas Abentura: Zetazeoen Behaketa

Esperientzia paregabea bizi eta Bizkaiko Golkoan zetazeoak eta itsas hegaztiak ikusteko aukera izan nahi duzu?  Bermeoko Hegaluze konpainiako katamaran batean emozioz betetako egun ahaztezina bizi dezazun nahi dugu.
23/09/2023 -

Zaindu maite duzun herria

Ezagutzen dugu Laukiz? Ezagutzen dugu bere geologia eta bere flora. Irteera honen bidez, Laukiz hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.
24/09/2023 -

Landaketa Herrikoia "Etorkizunerako itzala eta oxigenoa landatuz

Arraldeko (Argomaniz) berdegunean bertako espezieekin egingo den landaketa herrikoia. Berez zuhaitzek berotze globala leheneratu ezin duten arren, karbonorako hustubide naturalak dira, hazi ahala CO2 xurgatu eta enborrak, hostoak eta sustraiak bihurtzen baitute.