Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

23/09/2023 -

Visita guiada Algorri

Itsas irteera labur honek Geoparkeko kostaren edertasuna erakutsiko digu; batez ere, Zumaiako flyscheko gune ikusgarrienak.
23/09/2023 -

Hegazti-janlekuak eraikitzeko tailerra

Tailer bat egingo da, eta, bertan, hegaztientzako janlekuen eraikuntzari buruzko prestakuntza emango da, birziklatutako materialak erabiliz, zero kostuarekin. Janlekuak eraikitzearekin batera, parte-hartzaileei jantoki horietan elikatzen diren espezie ohikoenak ezagutzeko prestakuntza emango zaie. Helburua da gure inguruko hegaztiek neguan zehar elikatzeko aukera izatea eta, aldi berean, hegaztien ezagutzan trebatzea eta haien presentziaz gozatzea.
23/09/2023 -

Kanaletik kontu kontari - CANCELADA

Lasturko bailara eta Debara ura eramateko kanalari buruzko historia ezagutzera emango da, familia guztiarentzako plan hontan. Erakunde antolatzailea: Itziarko Auzo Udala Erakunde laguntzailea: Debako Ipuin Kontalariak Data eta ordutegia: Data: 2023-09-23 Ordua: 19:00 etan Iraupena: ordu 1 Kokapena: Lasturko interpretazio gela
23/09/2023 -

Antzerkia: "agurea, urpekaria eta itsasoa

Agurea, urpekaria eta itsasoa" ikuskizunean antzezlanak Ulises Agurearen pertsonaia aurkeztuko gaitu: urteak daramatza itsasoan isuritako hondakin guztiak biltzen, ulertzen ez duen zibilizazio kontsumista eta suntsitzailetik urrun eta objetu hauei bigarren bizitza bat ematen.
23/09/2023 -

CÍA D’CLICK “Latas”

Latas zirku-ikuskizuna da, ekintzatik eta orainalditik abiatuta eraikitzen dena. Hiru aktore-akrobata beren munduan daude, eta bertan metala, harea eta oso ur gutxi baino ez dituzte. Gainerako guztia desagertu egin da, denbora izan ezik.
23/09/2023 -

Irteera geologikoa

Munduko gune geologiko nagusietako baten sekretuak ezagutuko ditugu irteera honetan, oinez lehendabizi, itsasontziz ondoren. Gidari espezializatu batek geologoen jardueraren berri eman eta harkaitzetan jasota gelditu diren hainbat gertakari ulertzen lagunduko digu, hala nola dinosauroen desagerpena eta aldaketa klimatikoak.