Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

22/09/2023 -

Paperezko gorputza, tintazko arima

Paperezko gorputza, tintazko arima erakusketa Ángel Peris Cuesta artista valentziarraren instalazioa, obra grafikoa eta liburuak biltzen dituen erakusketa da. Artista Arte Ederretan graduatu zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (2015), eta Txinako Academy of Art (2020) Pintura Muraleko Departamentuan graduatu zen. Bere lana paperaren erabileran zentratzen dira, bizi den ingurunearekin konektatzeko bitarteko gisa.
22/09/2023 -

Ipuin laburren lehiaketa

Parte hartzeko oinarriak sortuko dira. Parte-hartzaileek gehienez ere 100 hitzeko istorioa kontatu behar dute, eta bertan klima-aldaketarekin lotutako adierazpen bat agertu behar da.
22/09/2023 -

Aholkularitza energetikoa

Energia kontsumoari buruzko aholkularitza eta alternatibak. Erakunde antolatzailea: Nabarnizko Udala  Erakunde laguntzailea:
22/09/2023 -

Fermentazioa, bizioa!

Hartzigarriak egitea elikagaien xahuketaren prebentzioa eta horrek klima-aldaketan duen eragina sustatzeko eta ezartzeko teknika posible bat da; izan ere, elikagaien ekoizpena berotegi-efektuko gasen isurketen iturri nagusietako bat da.
Tresna berezirik gabe martxan jar daitekeen praktika tradizionala da, herritarrengan galtzeko zorian dagoen arren, tailer honetan berreskuratuko duguna.
Erakunde antolatzailea: Sagardun Partzuergoa Erakunde laguntzailea: Sagardoetxea
22/09/2023 -

Carbon Farming. Elikagaiak ekoizteko nekazaritzako ekosistema eraginkorrak

Ikasi etekin ekonomiko, soziala eta ingurumen etekin handiko baratze birsortzailea nola izan.
22/09/2023 -

Mutrikuko olatuen energiaren instalazioa ikusteko bisitaldia - Gaztelaniaz

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.