Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

22/09/2023 -

Hondamendia

2020ko zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu. Batzuentzat ezbehar bat dena, besteentzat istripu bat da.
22/09/2023 -

Domo de Ataun

Ataundarren ur biltegi erraldoiaren bilakaera milioika urteetan zehar. Klima aldaketa ugari izan dira historian zehar, baina egungo klima aldaketa ezberdina izan liteke. Ataun historian zehar eta garai ezberdinetan irudikatzeko aukera izango dugu EHUko Arantza Aranburu eta Arantxa Bodego geologoen eskutik. Aipatutakoaz gain, Nia Schamuells geologo eta ilustratzaile entzutetsuak eta Garazi Auzmendi ingurumenean adituak, Ataungo Domoaren inguruko liburu ilustratua aurkeztuko dute.
22/09/2023 -

Ingurumen-Heziketako Online Jokoa: “ Pintxo klima aldaketaren aurka”

Pintxo iratxo bihurriarekin batera, etxean ondo
22/09/2023 -

Paperezko gorputza, tintazko arima

Paperezko gorputza, tintazko arima erakusketa Ángel Peris Cuesta artista valentziarraren instalazioa, obra grafikoa eta liburuak biltzen dituen erakusketa da. Artista Arte Ederretan graduatu zen Valentziako Unibertsitate Politeknikoan (2015), eta Txinako Academy of Art (2020) Pintura Muraleko Departamentuan graduatu zen. Bere lana paperaren erabileran zentratzen dira, bizi den ingurunearekin konektatzeko bitarteko gisa.
22/09/2023 -

Ipuin laburren lehiaketa

Parte hartzeko oinarriak sortuko dira. Parte-hartzaileek gehienez ere 100 hitzeko istorioa kontatu behar dute, eta bertan klima-aldaketarekin lotutako adierazpen bat agertu behar da.
22/09/2023 -

Aholkularitza energetikoa

Energia kontsumoari buruzko aholkularitza eta alternatibak. Erakunde antolatzailea: Nabarnizko Udala  Erakunde laguntzailea: