Skip to main content

Home 1

Euskadi klima aldaketaren ETA trantsizio energetikoaren aurrean

Iritsi da ASTEKLIMA 2026!

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, Ihoberen eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) lankidetzarekin antolatua, 2026ko Euskadiko Klima eta Energiaren Astea urriaren 16tik 25era egingo da lurralde osoan.

Urteko jasangarritasun-hitzordu handi honek, ekintza klimatikoarekin konprometitutako herritarrek eta erakundeek (ikastetxeak, udalak, etab.) parte hartzea bilatzen du, hamar egunez garatuko den jarduera bizian.

VIII. edizio honek programazio anitza izango du, hiriburu handiak eta herri txikiak batuko dituena helburu berarekin: ekintza klimatikoa eta trantsizio energetikoa eguneroko bizitzara hurbiltzea.

Tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, ibilbideak, antzerkia edo Klima Azoka bezalako azokak, espazio publikoak topaleku, ikaskuntza eta etorkizun jasangarriago batekiko konpromiso eraldatuko dituzte.

Parte hartu!

¿Nola hartu dezaket parte?

Herritar
gisa

Parte har dezakezun jardueren egutegia.

> > Hurrengo ekitaldiak ikusi

Erakunde
gisa

Herritarrei zuzendutako jarduera bat antolatuz parte har dezakezu, eta, horrez gain, ASTEKLIMA 2026 aitortzak jasotzeko aukera izan dezakezu.

Gaur egun

> Albiste guztiak ikusi

AURREKO EDIZIOA

2025eko edizioa


2025eko urriaren 17tik 26ra bitartean egin zen ASTEKLIMA 2025, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen VII. edizioa. 10 egunez, herritarrek 138 jarduera baino gehiagotan parte hartu zuten, trantsizio energetikoarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin duten inplikazioa eta konpromisoa indartzeko.

#asteklima2026

Ekintza klimatikorako prest?

 

Herritarrak eta gure planetaren norabidea aldatzeko ahalmena duten eragile handiak mobilizatzen lagundu iezaiguzu.

Partekatu sareetan
parte hartu
batu aldaketara