Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

19/10/2025 - Irun

Klima Azoka Txingudi

Klima-aldaketari aurre egitearen onura ekonomiko eta ingurumenekoak ezagutzeko tailerra, eta herritarrak, enpresak eta komunitateak trantsizio energetikoan orientatzeko.

Eraginkortasun eta jasangarritasun hobekuntzak aurkeztuko dira, hala nola Energia Aurrezteko Ziurtagirien erabilera eta beste dirulaguntza batzuk, baita itzulera ekonomikoa duten neurriak ere: isolamendu termikoa, leiho eraginkorrak, berokuntza-sistemak eta mugikortasun jasangarria.

19/10/2025 - Urkabustaiz

“Natura Bizia” dokumentala eta solasaldia

Dokumental honek Euskal Herriko eta Nafarroako biodibertsitatea aztertzen du. Bidaia zirraragarri bat da, gure naturako toki eta izaki bizidun harrigarri batzuk ezagutzeko.  
19/10/2025 - Errenteria

Zinema emanaldia: WALL-E

WALL•E robot txikiak misio berri bat aurkitu du bere bizitzan (balio ez duten gauzak biltzeaz gain), EVE izeneko robot esploratzaile moderno eta distiratsu batekin topo egin duenean. Galaxian zehar bidaiatuko dute biek, eta abentura zirraragarri eta ahaztezin bat biziko dute...
19/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Añarbeko urtegira eta bere inguru ederrera bisita

Bisita honetan Gipuzkoako biztanleriaren % 44 urez hornitzen duen Añarbeko urtegiaren azpiegiturak eta bertan egiten diren maniobrak ezagutuko ditugu,. Azpiegitura horiek klima-aldaketaren ondorioei nola aurre egiten dieten jakingo dugu, arro hidrografikoa kontserbatuz ur-hornidurako sistema horien erresilientzia handitzeko.
19/10/2025 - San Millán/Donemiliaga

Eraztunketa Zientifikoko Tailerra

Jarduera honetan, hegaztiak sare bertikal kaltegabeen bidez harrapatzen dira, egunsentian. Hegaztiek eguneko jarduera handiena lehen lau orduetan izaten dute, eta une horretan aprobetxatzen dugu haiek harrapatzeko, datu biologikoak jasotzeko, eraztunak jartzeko eta askatzeko. Horrela, urtez urte bildutako datuek lagundu dezakete hegaztien jokabidean klima-aldaketak eragindako aldaketak ezaugarritzen.