Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

22/09/2023 -

Asteklima Azoka - Bilbo

ASTEKLIMA AZOKA klimaren aldeko ekintza sentsibilizatzeko eta mobilizatzeko azoka herritarra da. Azoka familiartekoentzat edo taldekoentzat da, eta klima-aldaketari gure eguneroko bizitzako zer alderdik laguntzen dioten, banakako zein keinu egin ditzakegun eta hori murrizteko gure udalerrietan zer neurri ezartzen ari diren jakiteko diseinatutako hainbat jokok osatzen dute.
22/09/2023 -

Herriko artisauak

Herriko egur-taila, joskintza eta traste zaharrak berritzeko taldeek egindako ekonomia zirkularreko lanen erakusketa.
22/09/2023 -

Bizibira Ekobira

Aldaketa klimatikoaren aurkako bizikleta martxa, Intujai Teatrorekin Ibarra eta Tolosatik barrena. Biraren ondoren, merienda.
22/09/2023 -

Zaindu maite duzun hori

Zenbat dakizu Klima Aldaketaz?
22/09/2023 -

Jantzigintza jasangarrirako tailerra

Bakeroekin poltsak egiin, arropa konpondu eta eraldatzeko tailerra.
22/09/2023 -

TikTok lehiaketa

Parte hartzeko oinarriak sortuko dira. Parte-hartzaileek ingurumena babesteko hedapen-bideo bat egin beharko dute tik-token. Ingurumenarekin, klimarekin, urarekin, energiekin eta abarrekin zerikusia duen edozein elementuri buruzkoa izan daiteke, dagoen arazo bat eta konponbide bat transmititzeko. Sormena, mezua eta kontatzeko modua baloratuko dira.