Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

22/09/2023 -

Jantzigintza jasangarrirako tailerra

Bakeroekin poltsak egiin, arropa konpondu eta eraldatzeko tailerra.
22/09/2023 -

TikTok lehiaketa

Parte hartzeko oinarriak sortuko dira. Parte-hartzaileek ingurumena babesteko hedapen-bideo bat egin beharko dute tik-token. Ingurumenarekin, klimarekin, urarekin, energiekin eta abarrekin zerikusia duen edozein elementuri buruzkoa izan daiteke, dagoen arazo bat eta konponbide bat transmititzeko. Sormena, mezua eta kontatzeko modua baloratuko dira.
22/09/2023 -

Mugikorrarekin egindako argazki-lehiaketa

Parte hartzeko arauak egingo dira. Parte hartzen dutenek ingurumenarekin eta/edo energiarekin lotutako ideia bat adierazten duen argazkia aurkeztu beharko dute. Animaliak, landareak, ura, hondakinek ingurumenean duten eragina, energia berriztagarriak, etab.
22/09/2023 -

ZIRKULARRAK Circular Basque Productos Exhibition

IHOBEk antolatutako Zirkularrak erakusketak Euskadin fabrikatutako 140 produktu zirkular baino gehiago biltzen ditu.  Erakusketak bizi-zikloaren ikuspegia duten ekodiseinuko metodologiak aplikatu dituzten eta, beraz, ingurumen-inpaktua nabarmen murriztu duten produktu ugariren ikuspegia eskaintzen du.
22/09/2023 -

Klima Aldaketari Stop!

Klima Aldaketari aurre egiteko galdera sorta prestatuko da diptiko batean, baita udaleko webgunean ere.
22/09/2023 -

Mutrikuko olatuen energiaren instalazioa ikusteko bisitaldia - Euskaraz

2011 urtez geroztik, Mutriku mugarri bat da olatuek sortutako energiaren historian; izan ere, bertan dago olatuen energia aprobetxatzen duen munduko lehen planta komertziala.