Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Bizikleta konpontzeko oinarrizko tailerra

Deskribapena: Tailer teoriko-praktikoa, bizikleta baten zati mugikorren ezaugarriak eta mantentze egokia ezagutzeko. Aurkitu zure bizikleta beti prest edukitzeko modurik onena. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 1 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Publiko guztiak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
01/10/2022 -

Ipuin kontaketa: "SOS Amalurra

Alboka oso kezkatuta dago bere lagun haritzarengatik. Lagun handiak dira txikitatik. Hazten ikusi duen laguna. Haritza gaixo dago aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta kutsadura gehiago dago eta haritza heriotzaz zaurituta dago. Bera bezala, beste zuhaitz batzuk ere badaude, ibaiak, arrainak, txoriak... Albokak munduan zehar bidaiatzea erabakitzen du funtsezko mezu bat helarazteko.
01/10/2022 -

“Tus hábitos y el cambio climático” partaidetzazko tailerra

Publiko guztientzako partaidetzazko tailerra, Ricardo Gamaza kazetari eta ingurumen-dibulgatzaileak zuzendua (ingurumen-komunikazio eta -dibulgazioko 18 sari ditu, estatukoak eta nazioartekoak). Tailerrean, eguneroko ohiturak aldatzea proposatzen da klima-aldaketaren aurkako neurri gisa.
01/10/2022 -

Ipuin-kontaketa: "KIRIBIL DOKTOREA

Lurra planeta gaixorik dago. Eta Kiribil doktoreak konponbideak diagnostikatu eta jarri behar ditu. Saio honetan sentituko dugu nola sufritzen duen eta zer egin dezakegun mina arintzeko eta osasuna hobetzeko. Horrek guztion bizitza hobetuko du. Erakunde antolatzailea: Samaniegoko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022/10/01 Ordua: 11:00 Iraupena: 50 minutu Kokapena: Samaniegoko Gizarte etxea Nori zuzenduta dago? Publiko familiarra Izena ematea: Askea
02/10/2022 -

Ikus-entzunezko tailerra “Agua y cambio climático”

Ikus-entzunezko tailer bat da eta uraren erabilera eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan duen eragina jorratzen dira. Gaiari buruzko ikus-entzunezko film laburren (ekoizpen propiokoak) proiekzioa eta partaidetzako eztabaida egingo dira.
02/10/2022 -

Argazki / Bideo/ Tiktok lehiaketa

Erakunde antolatzailea: Gorlizko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko urriaren  2 an Ordua: 19:00 etan Iraupena: 60 minutu Kokapena: Sertutxena Nori zuzenduta dago? Herritar guztiak Izena ematea: Sare sozialak, posta elektronikoa