Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

01/10/2022 -

Ipuin kontaketa: "SOS Amalurra

Alboka oso kezkatuta dago bere lagun haritzarengatik. Lagun handiak dira txikitatik. Hazten ikusi duen laguna. Haritza gaixo dago aldaketa klimatikoaren ondorioz, gero eta kutsadura gehiago dago eta haritza heriotzaz zaurituta dago. Bera bezala, beste zuhaitz batzuk ere badaude, ibaiak, arrainak, txoriak... Albokak munduan zehar bidaiatzea erabakitzen du funtsezko mezu bat helarazteko.
01/10/2022 -

Jardunaldia: "Klima-aldaketa eta Hegaztiak

Klima aldaketa mundo osoko gizakiok mahai gainean daukagun erronkarik nagusienetako bat da, zalantzarik gabe. Aldaketa horrek eragina dauka Naturako elementu askotan, baita hegaztietan ere. Jarduera honetan gai honi buruzko esparrua jorratuko dugu.
01/10/2022 -

Bizikleta konpontzeko oinarrizko tailerra

Deskribapena: Tailer teoriko-praktikoa, bizikleta baten zati mugikorren ezaugarriak eta mantentze egokia ezagutzeko. Aurkitu zure bizikleta beti prest edukitzeko modurik onena. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 1 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Publiko guztiak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa
01/10/2022 -

Ingurumena zaindu” kaleko antzerkia

Antzerki, mimo, malabarismo, joko eta elkarrizketaren bidez, Potxin eta Patxin artistek ingurumena zaintzeko ohitura onak izatearen garrantziarekin lotutako gaiak garatuko dira. Hala, sketch bat aurkeztuko dute, egunerokoan gauza daitezkeen ekintzekin, gutako bakoitzak ingurunean izan dezakegun eragina murrizteko.
01/10/2022 -

Jaizkibelgo itsaslabarrak itsasora irteera

Jaizkibel-Ulia ingurune babestuko kostaldea arrantzontzi tradizional ikuspuntu berezitik ikusteko aukera paregabea da itsasora irteera hau. Bertan gure inguruko hainbat espezie eta habitat ezagutu, eta, klima aldaketak haiengan duen eragina ezagutzea da helburua. Itsasora irteera honek 2 orduko iraupena du.
01/10/2022 -

Kartoia eta papera birziklatzeko tailerra

Deskribapena: Dibertitu zaitez hainbat gauza eginez papera eta kartoia erabiliz. Eman bigarren erabilera material horiei, eta bihurtu itzazu gauza aparteko eta dibertigarri. Erakunde antolatzailea: IHOBE Data eta ordutegia: Urriak 1 Ordua: 17:00-20:00 Kokapena: Estibaliz Aretoa - Europa Jauregia (Vitoria-Gazteiz) Publikoa: Haurrak Izen-ematea: Ez da beharrezkoa