Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

28/09/2022 -

NIK MAITE DUT NATURA" IPUIN-KONTALARIA

Natura maitatu, errespetatu eta zaintzea da ipuin saio honetan azaleratu nahi dena, orain inoiz baino gehiago zaindu beharko baitugu klima-aldaketaren aurrean. Horrela egiten ez badugu gu izango garelako kaltetuak. Erakunde antolatzailea: Ordiziako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  28 an Ordua: 18:00 tan Iraupena: 45 minutu Kokapena: Barrenako aretoan Nori zuzenduta dago? Haurrak Izena ematea: Ez da izenik eman behar
28/09/2022 -

Hitzaldia: "Bestelako basogintza

Bestelako basogintza hitzaldiaren baitan, gaur egun basogintzak dituen erronkei eta orokorrean aldaketa klimatikoak, biodibertsitate galerak etab. sortzen dituzten erronkei erantzuteko gaitasuna duen basogintza eredua azalduko dugu.
28/09/2022 -

AGROEKOLOGIAREN ETA ELIKADURAREN INGURUKO JARDUNALDIAK

Agroekologiaren inguruko informazio-puntua azokan eta hezitzaileak: elikadurak gure osasunean zein ingurugiroan duen eraginaz sentsibilizatzeko edukiak landuko dira.   Erakunde antolatzailea: Ordiziako Udala Erakunde laguntzailea: Landarlan Ingurumen elkartea eta EHKOlektiboa Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  28 an Ordua: 10:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Ordiziako azokan Nori zuzenduta dago? Herritarrak eta inguruko udalerrietakoak Izena ematea: Ez da izenik eman
28/09/2022 -

Zure Aukera (upcycling tailerra)

Adin guztientzako tailer irekia da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute moda jasangarriari buruz ikasteko, modak gaur egun duen inpaktua ezagutzeko eta ingurumenari laguntzen eta klima-aldaketari aurre egiten dioten beste kontsumo-eredu batzuk irakasteko. Gainera, jantziei beste bizitza bat emateko metodo eta tresna berriak ikasiko dituzte. Horretarako, upcycling delakoa erabiliko dugu, eta parte-hartzaile bakoitzak bere arropak eta ikasteko gogoa ekarri beharko ditu.
28/09/2022 -

Paper birziklatua sortzen

Botatzeko paperetik abiatuta, Ikasi papera sortzen, eta erabilera ezberdinak eman. Erakunde antolatzailea: Maruri-Jatabeko Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  28 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: Ordu bat Kokapena: Maruri Jatabeko Kultur Etxea Izena ematea: Ez da beharrezkoa
28/09/2022 -

“Klima Aldaketari Aurre” erakusketa

Klima aldaketa eta energia komunitateen inguruko erakusketa. Erakunde antolatzailea: Errenteriako udala Data eta ordutegia: Data: Irailaren 28tik 30era Ordua: 10:00etatik - 13:30ra Kokapena: Udal arkupetan Izena ematea: Ez da beharrezkoa