Skip to main content
     

Hitzaldia: "Bestelako basogintza

Hitzaldia
Bestelako basogintza hitzaldiaren baitan, gaur egun basogintzak dituen erronkei eta orokorrean aldaketa klimatikoak, biodibertsitate galerak etab. sortzen dituzten erronkei erantzuteko gaitasuna duen basogintza eredua azalduko dugu. Aipatutako erronka globalez gain, Euskal Herrian banda marroien gaitzak basogintza sektorea hankaz gora jarri du, basogintza ereduaren inguruko kezka eta eztabaida gizarteratuz. Hitzaldian zehar honako gaiak landuko ditugu: Idiazabalgo eta Euskal Herriko egoeraren kontextualizazioa, erronka globalak, biodibertsitate galera, aldaketa klimatikoa eta izurriteak, ohiko basogintza ereduaren azalpen bat eta pinudien bilakaera Euskal Herrian, proposatzen dugun bestelako basogintzaren inguruko azalpena eta aukerak, eta Tantai baso jabe kooperatibaren aurkezpena. Gai asko lantzen dira, baina modu arin eta bisual baten azaltzen saiatzen gara. Helburua entzuleak egungo egoeraren eta dauden aukera ezberdinen inguruko ideia orokor bat barneratzea da. Hitzaldi bukaeran galdera txanda zabaltzen da, zalantzak argitzeko eta azaldutakoa aberasteko eztabaida sortzeko helburuarekin. Erakunde antolatzailea: Idiazabalgo Udala Erakunde laguntzailea: Tantai baso jabe kooperatiba Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  28 an Ordua: 18:00 etan Iraupena: 120 min Kokapena: Areto Nagusia Nori zuzenduta dago? Herritarrak. Bereziki basojabeak Izena ematea: Ez da beharrezkoa
Lugar
Gipuzkoa
Año
2022
Fecha Inicio
Translation id
25962
Hora inicio
18:00:00
Hora Fin
20:00:00
nid
11490
Ubicacion
Areto Nagusia. Idiazabal