Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

23/09/2022 -

Aldaketa klimatikoaren aurkako bizikleta martxa,

  Erakunde antolatzailea: Tolosaldea Garatzen Erakunde laguntzailea: Tolosako Udala eta Ibarrako Udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  23 an Ordua: 17:30 etan Iraupena: ordu eta erdi Kokapena: Irteera:
  • Ibarran: Herriko plazatik
  • Tolosan, bi ibilbide:
    • Larramendi auzoko San Joan Plazatik
    • Herrikide Ikastetxearen atzeko San Ignazio kaletik (bidean, Laskorain Ikastola batuko da Paper Kalean)
Festa: Zumardi Haundia, Tolosa  
23/09/2022 -

Erakusketa: "Zer ote da zaborra? Klima-aldaketaren aurkako ekonomia zirkularra.

Hondakina eta berrerabilpena ideiei buruzko erakusketa bat da. Horretan, zaborraren kontzeptuari heldu zaio, zenbait proposamen tekniko eta kontzeptualen bidez.
23/09/2022 -

Klimaren aldeko hitzaldia eta argazki-erakusketa

Okondoko Kultur Etxean Asteklima osoan zehar (irailaren 23tik urriaren 2ra) biodibertsitateari eta klima-aldaketari buruz bertako argazkien erakusketa egongo da. Horretan, eremuko aleen argazkiak ikusi ahal izango ditugu, ekosisteman beren rola eta gure jarduerak izan ditzakeen eraginak ulertzeaz gain. Aldi berean, eskualdeko naturagunearen argazkiak erakutsiko dira, tokiko ekosistema desberdinei balioa emateko. Gainera, lehenengo egunean Okondoko Xabi Ramosek, argazkien egileak, hitzaldi bat emango du.
23/09/2022 -

EKIN! Bisita ekoaktiboa MATER ontzi-museora

Egurrezko atunontzi zahar har bisitatuz, itsasoa eta gizakiaren arteko lotura eta batak bestearengan duen eraginaz ohartaraziko gara EKIN! erronken dinamika partehartzailearen bidez. Gainera, bisita honetan ekoaktibatzeko gakoak jasoko ditugu planetaren norabidea aldatzeko gure ohitura jasangarrien bitartez. Ezagutu ontziaren txokoak eta bere egungo lana EKIN! erronken bidezko dinamika parte hartzailearekin.
23/09/2022 -

Lorategi botanikoa bisitatzeko programa

Barakaldoko lorategi botanikoan bisita gidatuak egiteko programa. Hiriko berdegune horren biodibertsitatea eta landareek gure ongizaterako eta planetaren osasunerako duten garrantzia azalduko dira, klima-aldaketa geldiarazten laguntzeko.
23/09/2022 -

Itsas hondoak garbitzea

Elantxobeko eta Elantxobeko urpekarien topaketa.