Skip to main content

2022ko edizioa

ASTEKLIMA 2022

2022ko edizioa

2022ko irailaren 23tik urriaren 2ra, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren hirugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, ia 200 jarduera antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

200

EKITALDI

 

60

UDALERRI

EKITALDIAK

24/09/2022 -

Erakusketa: “Zirkularrak-Circulares”

Zirkularrak-Circulares” erakusketa produktu zirkularren erakusketa zabala bilduko du, Euskadiko 10 industria-sektoretakoak: industria kimikoa, makineria, metalgintza, garraioa, altzarigintza, automozioa, kontsumoa, elikadura, sektore elektriko-elektronikoa eta eraikuntza-materialen sektorea.
24/09/2022 -

BBK Klima Abentura (Ura, Energia eta Janaria Erronkak)

BBK KLIMA ABENTURA BBK Klima Abentura, Urdaibaiko Biosferaren bihotzean dagoen parke esperientziala, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko asmatua. Parkeak esperientzia aktiboaz gozatzeko instalazio multzo bat du, klima aldaketaren inguruan sentsibilizatu eta kontzientziatzera bideratutako jarduerekin: tirolina, 360º domo geodesikoa, intsektuen hotela, anfiteatroa, escape room, arboretuma, energia berriztagarrien hainbat instalazio, bizikleta elektrikoak, etab. BBK Klima Abentura, Ura, Energia-Mugikortasuna eta Janaria erronkatan oinarritzen da, horien bidez etor
24/09/2022 -

PRECIOUS PLASTIC Plastikoak birziklatzeko tailerra

Precious Plastic kutsadura plastikoari konponbidea aurkitzeko lan egiten duen komunitate globala da eta helburu honetarako beharrezkoak diren ezagutza, teknika eta tresnak modu ireki eta doakoan partekatuz egiten dute. Tailer honetan plastikoak bildu, prozesatu eta erabiltzeko beharrezkoak eraiki eta erabiltzek ikasiko dira. Ura, baliabide preziatua izango da klima aldaketak eragingo dituen lehorte egoeretan eta honen kalitatea bermatzea nahitaezkoa izango da.
24/09/2022 -

Antzerkia: “Irupé la niña que quería tocar la Luna”

Neskato batek bere ingurunearekin duen loturari buruzko obra poetiko bat. Neskatoak bere ingurunea maite eta errespetatzen du. Deforestazioak drama dakar: hondamendia, biodibertsitatearen eta haren ingurune osoaren galera.
24/09/2022 -

Bermeoko Tonpoiak gune berritura bisita gidatua

Bermeoko Tonpoiak berdegune berriko ingurunea leheneratzeko eta klima-aldaketara egokitzeko proiektua azaltzeko bisita (UrbanKlima 2050 proiektua) Erakunde antolatzailea: Bermeoko udala Data eta ordutegia: Data: 2022 ko irailaren  24 an Ordua: 11:00 etan Iraupena: 2 ordu Kokapena: Bermeoko Tonpoiako berdegunean Nori zuzenduta dago? Publiko orokorra Izena ematea: Posta elektronikoa: ingurumena@bermeo.eus
24/09/2022 -

IRTEERA GIDATUA: ESPEZIE EXOTIKO INBADITZAILEAK ETA BASO-SISTEMAK + PLOGGING DELAKOA ARTXANDAN

Hitzaldia eta interpretazio-txangoa, espezie exotiko inbaditzaileei, haien ekologiari, baso-ekosistemen gaineko inpaktuei eta Artxandako eremuan halakoak kontrolatu eta desagerrarazteko metodoari buruz.