Skip to main content

2023ko edizioa

ASTEKLIMA 2023

2023ko edizioa

2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ekintza klimatikoek gainezka egin dute Euskadiko txoko guztietan, ASTEKLIMAren laugarren edizioaren, Klimaren eta Energiaren Astearen, ospakizunekin Euskal udalerrien eta herritarren ekintza klimatikoarekiko konpromisoari esker, 200 jarduera baino gehiago antolatu ahal izan dira, ‘ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia’ premisapean.

276

Ekitaldi

 

63

TOKI ERAKUNDE

20

ERAKUNDE PUBLIKO
ETA PRIBATU

EKITALDIAK

22/09/2023 -

Klima-aldaketari aurre egiteko janzten naiz" TAILERRA - CANCELADA

Fasta fashion zer den eta horrek ingurumenean eta gizartean dituen eraginak ulertzeko tailer teoriko-praktikoa.
22/09/2023 -

Bizibira Ekobira

Aldaketa klimatikoaren aurkako bizikleta martxa, Intujai Teatrorekin Ibarra eta Tolosatik barrena. Biraren ondoren, merienda.
22/09/2023 -

Jantzigintza jasangarrirako tailerra

Bakeroekin poltsak egiin, arropa konpondu eta eraldatzeko tailerra.
22/09/2023 -

Escape Room Klima Aldaketa

Tailerraren helburua parte-hartzaileek klima-aldaketari buruzko zenbait kontzeptu ikastea da.
22/09/2023 -

Benetako trantsizio energetikoaren erronkak

Hitzaldi honetan, iturri berriztagarrietarako trantsizioak dituen inplikazio sozioekonomiko eta ingurumenekoak aztertuko dira, eskala handiko berriztagarrien egungo hedapenaren atzean dauden mugak eta interesak azpimarratuz, baita horrek Hego Euskal Herrian dituen lurralde-gatazkak ere.
22/09/2023 -

Mugikorrarekin egindako film laburren lehiaketa

Parte hartzeko oinarriak ezarriko dira, eta film laburrak egiteko aholkuak emango da. Parte-hartzaileek ingurumenarekin eta/edo energiarekin zerikusia duen gairen bati buruzko (klima-aldaketa, plastikoak, energia, etab.) film labur bat aurkeztu beharko dute, mugikorrarekin eginda eta gutxienez 5 minutukoa. Filmak online argitaratuko dira, eta jasotako “gustuko dut” ebaluazio-irizpide gisa erabiliko dira. Istorioa, mezua eta kontatzerako sormena ebaluatuko dira.