Skip to main content

2025eko-edizioa

ASTEKLIMA 2025

Urriaren 17tik 26ra, milaka pertsonak parte hartu zuten Euskadiko Klima eta Energiaren Astean, eta dibulgazioa, sentsibilizazioa eta esperientzia praktikoak uztartzen zituzten jarduera programa zabalaz gozatu ahal izan zuten.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Ihobe ingurumen-kudeaketarako sozietate publikoaren lankidetzarekin. 

138

Actividades

 

46

Entidades
Locales

43

Otras
Entidades

Ekitaldiak

17/10/2025 - Ortuella

Asteklima 2025 Ortuella aholkularitza

Argiaren faktura irakurtzen ikasteko edota energiarekin lotutako edozein zalantza argitzeko aholkularitza-zerbitzu irekia.
17/10/2025 - Donostia-San Sebastián

Latires erakusketa

Nisa Goibururen erakusketa-proiektuak, naturarekiko dugun loturari buruzko geldialdi eta gogoeta gune bat irekitzen digu. Poesiaren eta pinturaren uztarketaren bidez, artistak gogorarazten digu lurrarekin bereizezinak garela eta, klima-aldaketak markatutako une honetan, bere erritmoak entzutea inoiz baino premiazkoagoa dela. Izenburuak bizidun oro zeharkatzen duten pultsuak aipatzen ditu —giza taupadak, haizearen xuxurlak, itsasoaren olatuak, urtaroen zikloa— funtsezkoarekin berriro konektatzeko eta oreka horren hauskortasunaz jabetzeko deialdi gisa.
17/10/2025 - Arrieta

Arropak konpontzeko tailerra

Jarduera honen bidez, gure kontsumo-ereduak ingurumenean duen eraginaz kontzientziatu nahi ditugu herritarrak. Bereziki azpimarratu nahi dugu berrerabiltzearen garrantzia, eta gure kontsumoak, batez ere arroparen kontsumoak, klima-aldaketan duen eragina. Etxean ditugun jantzi eta arropa zaharrenak zaborrontzira bota beharrean bigarren aukera bat emateko joskintza tailerra litzateke. Josteko makina erabiltzen konponketak egiten, patroiak sortzen, jantziak berritzen etb erakutsiko zaie gerturatzen diren herritarrei.
17/10/2025 - Hernani

Klima Azoka Hernani

Klima Azoka esperientzia interaktibo bat da, herritarrak klima-aldaketaren aurrean jarduteko beharraren inguruan mobilizatzeko, hezteko eta kontzientziatzeko sortua. 7 karpa tematiko ditu, eta bakoitzak ekintza klimatikoaren alderdi ezberdinak lantzen ditu.

18/10/2025 - Getxo

Klima Azoka Getxo

Euskal Klima Asteko azoka ibiltari eta ludikoa, herritarrak klima-aldaketaren aurrean informatzea eta aktibatzea helburu duena.

7 karpa tematiko eta jarduera interaktiboak eskainiko ditu, klima-aldaketaren ondorioak ulertaraztea eta etxean, mugikortasunaren alorrean, aisialdian eta kontsumoan ohitura jasangarriak sustatzea helburu.

18/10/2025 - Asparrena

Eraztunketa zientifikoko tailerra

Jarduera honetan, hegaztiak goizaldean leku egokietan jartzen diren sare bertikal kaltegabeen bidez harrapatzen dira. Hegaztiek jarduera handiena eguneko lehen lau orduetan izaten dute, eta ordu horiek aprobetxatzen dira haiek harrapatzeko, datu biologikoak jasotzeko, eraztuntzeko eta askatzeko. Horrela, urtez urteko datuak lortzen dira, eta horiek lagungarriak izan daitezke hegaztien portaeran klima-aldaketak eragindako aldaketak ezagutzeko.