Skip to main content

Hondakin Elektronikoen inguruko sentsibilizazio kanpaina

11/06/2026
Gipuzkoa
,
Andoain
,
Goiko Plaza, udaletxe parean
La Salle Berrozpeko Goi Mailako Mantentze Elektronikoko ikasleek hondakin elektronikoen kudeaketa arduratsuaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina antolatuko eta dinamizatuko dute. Bost egunez, urriaren 20tik 24ra, Andoaingo Goiko Plazan izango da bilketa-gune bat, 11:00etatik 13:00etara...
11
June
Horario
11:00:00
13:00:00
Ubicación
Gipuzkoa
,
Andoain
,
Goiko Plaza, udaletxe parean
Entidad organizadora
La Salle Berrozpe
Colaboradores
Andoaingo Udala eta Tolosaldeako Mankomunitatea
Público
La Salle Berrozpeko Goi Mailako Mantentze Elektronikoko ikasleek hondakin elektronikoen kudeaketa arduratsuaren inguruko sentsibilizazio-kanpaina antolatuko eta dinamizatuko dute. Bost egunez, urriaren 20tik 24ra, Andoaingo Goiko Plazan izango da bilketa-gune bat, 11:00etatik 13:00etara, herritar guztientzat zabalik. Bertan entregatu ahal izango dira etxetresna txikiak, mugikorrak, kargagailuak, pilak eta erabilerarik gabeko beste gailu elektroniko batzuk. Bilketa egiteaz gain, ikasleek informazioa eskainiko diete herritarrei: Hondakin elektronikoen ingurumen-inpaktua. Haien kudeaketa eta birziklapen egokiaren onurak. Gailuen berrerabilera eta bigarren bizitza emateko aukerak. Urte osoan zehar non eta nola entregatu gailu horiek Andoainen eta eskualdean. Jarduera hau ASTEKLIMA 2025 – Klima eta Energiaren Astea ekimenaren barruan kokatzen da, eta Andoaingo Udalaren zein Tolosaldea Mankomunitatearen laguntza du.