Karst-a: Uraren bidean barrena
Udalak hidrogeologo bat gonbidatuko du inguruko akuifero karstikoek gordetzen duten lurrazpiko uren garrantziaz jorratzeko. Horretarako, menditik bisita gidatu bat egingo da Baltzolako kobetatik zehar azalpenak emanez eta inguruko geologia aztertuz. Lurrazpiko uren kontserbazioa beharre...
11
June
Horario
10:00:00
–
13:00:00
Ubicación
Bizkaia
,
Dima
,
Indusi
Entidad organizadora
Dimako Udala
Colaboradores
Inma Mugerza doktorea
Público
Udalak hidrogeologo bat gonbidatuko du inguruko akuifero karstikoek gordetzen duten lurrazpiko uren garrantziaz jorratzeko. Horretarako, menditik bisita gidatu bat egingo da Baltzolako kobetatik zehar azalpenak emanez eta inguruko geologia aztertuz. Lurrazpiko uren kontserbazioa beharrezkoa da izaki bizidun guztiontzat.
Horrez gain, klima aldaketa dela eta, lur-gainazaleko uren kantitatea eta kalitatea murriztuz doa eta lurrazpiko urak ezinbestekoak dira gizakion ur-hornidura bermatzeko. Horregatik, bisita gidatu honen helburua Dimako akuifero karstikoen sorrera eta ezaugarriak ezagutzea da.
Alde batetik, Baltzolako kobek osatzen duten sistema karstikoaren sorrera azalduko da, hau da, testuinguru geologikoa, fosilak, geomorfologia… Bestetik, karstaren ezaugarriak, sorrera eta dinamika jorratuko dira eta, azkenik, akuiferoen funtzionamendua, zaurgarritasuna, uren jatorria eta ibilbidea… azalduko da.